Cymothoidae
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cymothoidae Cymothoida subordeneko isopodo familia bat da. Itsasoan zein ur-gezan aurki daitezke. Cymotohidae familiako izakiak ektoparasitoak dira, gehienetan arrainenak. Ordezkari ezagun bat Cymothoa exigua da, ostalariaren mihira lotu eta hau deuseztatzen duena, azkenean arrainaren mihia bera ordezkatuz[1]. Ceratothoa oestroides Mediterraneoko arrainen artean suntsiketarik handiena eragiten duen ektoparasitoa da.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Cymothoidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Isopoda |
Familia | Cymothoidae Leach, 1815 |
Itxi
Gaur egun 40 genero eta 380 espezie ezagutzen dira[2]. Gehienak ur epel eta beroetan bizi dira, eta oso gutxi klima hotzetan[3].