From Wikipedia, the free encyclopedia
Cuneatus nukleoa atzeko zutabearen nukleoa da, falka forma duena. Kokapenari dagokionez, entzefalo-enborraren erraboilean dago, Gracilis nukleoaren alboko aldean eta trigeminoaren bizkar-nukleoaren alde medialean. Nukleo honetako zelulek Cuneatus tuberkulua osatuko dute, bizkar-muinaren atzeko aldetik ikus daitekeena.
Cuneatus nukleo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus cuneatus |
TA | A14.1.04.206 eta A14.1.04.017 |
FMA | 73891 68465, 73891 |
Terminologia anatomikoa |
Nukleoa atzeko funikulu-erdiko leminisko bidearen atala da. Garraiatutako informazioa epikritikoa (ukimen fina) eta propiozepzioari buruzkoa da. Zehazki goiko gorputzaren adarreko (T6 mailatik gora aurpegiko eta belarriko informazioa izan ezik, izan ere, informazio hori trigeminoaren bizkar-nukleotik helduko zaio) informazioa atzeko kordoitetatik helduko zaio eta nukleo honekin sinaptatuko du. Hemendik zuntzak, barne zuntz arkutuak deitutakoak, aurrera eta alde kontralateralera doaz, erdialdeko leminiskoan sartuz talamora heltzeko.
Konexioei dagokionez, aferentzia zuzenak jasotzen ditu goiko gorputz adarreko mekanohartzaileetatik.
E bitaminaren defizientziaren ondorioz neuroaxoiaren hantura eman daiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.