From Wikipedia, the free encyclopedia
Cristina Iglesias Fernández-Berridi (Donostia, Gipuzkoa, 1956ko azaroaren 8a) gipuzkoar eskultorea da eta nazioarte mailan errekonozimendu eta sariak jaso ditu. Beren lanek, oro har, material ezberdinen erabileran oinarritzen den hiztegi estetikoa islatzen dute, hala nola hormigoia, alabastroa, erretxina, burdina edo kristala, batzuetan bambua edo orbela bezalako landare-motiboekin eta artistak espazioarekiko, arkitekturarekiko, literaturarekiko eta geologiarekiko duen interesa adierazten duten teknika desberdinekin konbinatzen direnak.[1]
Cristina Iglesias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1956ko azaroaren 8a (67 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juan Muñoz (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1976 - 1978) Chelsea College of Art and Design (en) (1980 - Pratt Institute (en) (1988 - |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, irakaslea eta installation artist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
cristinaiglesias.com |
Alberto Iglesias haren neba da.
Kimika ikasketak egin ondoren, artegintzara bideratu zuen bere jarduna. Bartzelonan Marrazkigintza eta Zeramika ikasi ondoren, Londresera joan zen 1980an Chelsea School of Art ikastegian bere prestakuntza osatzera, eta hantxe egin zituen bere lehen erakusketak. Nazioarteko izena 1993an heldu zitzaion, Veneziako Bi Urtekoan parte hartu ondoren.
Eskulturako irakaslea izan da lau urtez Municheko Arte Visualen Akademian. Azken urteotan Torrelodonesen (Madril) bizi da, eta bertan lan egiten du.
Maiz erakutsi du bere lana mundu osoko museo eta erakustaretoetan. 1997 eta 1999 urteen artean, New Yorkeko Guggenheim, Chicagoko The Renaissance Society, Madrilgo Sofía Erregina eta Bilboko Guggenheimen aurkeztu du bere lana, besteak beste. New York eta Bilboko Guggenheim Museoetan eskaini zitzaizkion erakusketak atzera begirakoak izan ziren; Bilboko Guggenheimen ere baditu lanak bilduma iraunkorrean. 1999an Berlingo Art Forum azokan aurkeztu zituen bere lanak, eta urte berean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen.[2][3]
Iglesiasek eskulturaren irakurketa poetikoa egiten du. 80. hamarkadaren bukaeran erabiltzen zituen materialetatik (burdina, egurra, larrua eta beira) garapen bat nabari da bere lanean hurrengo hamarkadan. Azkeneko obretan, argazkilaritza darabil oinarri bezala, eta eskultura arkitekturarekin lotua ulertzen du. Arco Madrilgo Arte Garaikide Azokan ere ia urtero egon ohi da bere lana ikusgai, eta 2001. urtean hiru erakusketa berri garrantzitsu ditu: Nimesko Arte Garaikidearen Museoan, Chicagoko Donald Young eta Municheko Lehnbachhaus erakustokietan.
Urte batzutako isilunearen ondoren, Cristina Iglesias 2007. urtean agertu zen berriro, Prado Museoa handitzeko bere ate eta eskulturarekin.
2011an Folkestonen, Ingalaterra'.A million miles from home (Etxetik milioi bat miliatara) izenburuko erakusketan egon zen. Partehartzaileen artean, Cristina Iglesiasekin batera, Martin Creed --2001ko Turner saria--, Cornelia Parker eta Hew Locke bezalako lehen mailako artistak iegon ziren.[4]
2015ean bere obra bat izan zen Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako gonbidatua.[5][6]
2008an, Eusko Legebiltzarraren eraikinaren atarian, Gauerdiko Iparrorratza eskultura inauguratu zen, indarkeriaren biktimei eskainia.
2011an Iberdrola Dorrerako eskultura egin zuen.[7]
2017an Botin Fundazioarentzat eta Peredako lorategien ingurunerako bereziki diseinatu zuen lau putzuz eta urmael batez osatutako esku-hartze eskultoriko bat, Lurrazpitik izenekoa.[8][9]
2018an Donostian Santa Klarako itsasargiaren barruan eskultura bat kokatzeko proiektua aurkeztu zen, eta 2021ean inauguratu Hondalea izenarekin.[10][11][12][13][14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.