Kristinaenea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristinaenea[1] Donostiako Egia auzoan dagoen hiri parke zabala da. 94.960 m² dituelarik, Euskal Herriko hiri parkerik handienetakoa eta landaretsuenetakoa da. Cristina Enea du izen ofiziala. Bestalde, Gladysenea ere deitzen zaio, Guardia Zibilak 1979ko ekainaren 3an Tuteran manifestazio baten aurka egindako kargan hildako Gladys del Estal egiatar ekologistaren omenez.[2]
Kristinaenea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos Gladys del Estal Ferreño |
Cristina hain zuzen María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos zen eta berez XIV. Mandas eta Villanueva Dukerriaren jabea zen; baita ere XVIII. Belalcázar Konterriaren jabea. Donostiar batekin ezkondu zen, Fermin Lasala Collado, eta hala, bere senarra Mandasko eta Villanuevako duke kontsorte bihurtu zen.
Kristinaeneko lurretan dago, gorenean, Mandasko dukearen jauregia, duke horren bizileku izana. Hain zuzen ere Mandasko dukearen asmoen gauzatzea da Kristinaenea bera, horretarakoxe eman baitzion jabetza Donostiako Udalari. 1926tik aurrera da Udalaren jabetzakoa.
Eraikinak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.