Creek
From Wikipedia, the free encyclopedia
Creek[1], muscogee edo muskogee izenekin ere ezaguna dena, Amerikako Estatu Batuetako Oklahoma, Alabama, Georgia eta Florida estatuetan bizi den amerindiar etnia da.
Datu azkarrak Creekak, Biztanleak guztira ...
Creekak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
71,502+ | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: ( Alabama, Louisiana, Oklahoma, Texas) | |
Hizkuntza | |
ingeles, Muskogear hizkuntzak | |
Erlijioa | |
Erlijio tradizionala, protestantismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Alabama, Koasati, Mikosuki, Txickasaw, Txoktaw eta Seminola |
Itxi
Muscogeeak Mississippiko kultura zutenen oinordekoak dira. Kultura hori Mississippi ibaiaren haranean garatu zen eta muino egileak ziren. Lehen espainiar esploratzaileek, Ipar Amerikako hego-mendebaldera iritsi zirenean, muscogeen arbasoekin topo egin zutela uste da.
Kolonia-gerrateetan eta independentziarako gerran ingelesen alde jarri ziren. Andrew Jackson jeneralak menderatu zituen XIX. mendearen hasieran. Taldea osatzen zuten leinu batzuek Oklahomara egin zuten ihes.