![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8e/Corvus_constellation_map.svg/langeu-640px-Corvus_constellation_map.svg.png&w=640&q=50)
Corvus (konstelazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Corvus edo Belea[1][oh 1] —latinez: Corvus— Hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, begi hutsez ikus daitezkeen 11 izar besterik ez duena. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat ere bai[2]. γ Corvi eta δ Corvi izarrak adierazletzat erabiltzen dira Espiga izarra aurkitzeko (α Virginis).
Datu azkarrak Datuak, Laburdura ...
Corvus ![]() | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Laburdura | Crv |
Genitiboa | Corvi |
Sinbologia | Belea |
Eremua | 184 gradu karratu (70. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 2 |
Izarrik distiratsuena | γ Corvi (itxurazko magnitudea 2,59) |
Meteoro euria | korbidak (ekainaren 26an) |
Konstelazio mugakideak | Virgo, Crater eta Hydra |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 12 h |
Deklinazioa | 20° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza | |
+60° eta −90° latitude bitartean ikusgai. |
Itxi
γ Corvi konstelazioko izarrik distiratsuenak konposizio kimiko ezohikoa du, merkurio- eta manganeso-eduki handia baitu; aluminio- eta nikel-edukia, berriz, oso txikia da.