Corinne Masiero
aktore frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Corinne Masiero (Douai, Nord, Frantzia, 1964ko otsailaren 3a - ) frantziar aktore bat da. 1990ko hamarkadan hasi zen aktore lanetan, batez ere antzerkian, zineman hasi aurretik. 2012ko Louise Wimmer filmagatik da batez ere ezaguna, emakumezko aktore onenari César sarietarako izendapen bat ekarri ziona. Capitaine Marleau telesaileko protagonista ere bada[1], Suitzan, Frantzian eta Kanadan arrakasta lortu duen saioa.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Corinne Masiero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Douai, 1964ko otsailaren 3a (60 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta antzerki aktorea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Q118330941 |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Itxi
Politikan ere aritu da, Frantziako Alderdi Komunistaren kide da[2] eta 2014an Front de gauche alderdiaren hautagaia izan zen Roubaixen[3].