![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/36/Clydesdale2.jpg/640px-Clydesdale2.jpg&w=640&q=50)
Clydesdale zaldi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Clydesdale eskoziar arrazako zaldia da. Bere jatorri-eremutik hartzen du izena, Clydesdale edo Clyde ibaiaren harana; haren zati handi bat Lanarkshire konderriaren barruan dago[1][2][3][4][5].
Arrazaren jatorria XVIII. mendera arte urrutiratzen da, Flandriako hazitarako zaldiak Eskozian inportatu eta bertako behorrekin parekatu zirenean; XIX. mendean, «Shire» zaldiaren odola sartu zen[6] Arrazarentzat, Clydesdale izenaren lehen erabilera, 1826an erregistratu zen; zaldiak Eskoziako inguru handi batera eta Ingalaterrako iparraldera hedatu ziren. 1877an, arrazaren elkartea eratu ondoren, munduko herrialde askotara, milaka Clydesdale zaldi esportatu ziren, batez ere, Australiara eta Zeelanda Berrira. XX. mendearen hasieran, kopurua jaisten hasi zen, bai asko Lehen Mundu Gerran erabiltzeko eraman zirelako, bai nekazaritzaren mekanizazioa gero eta handiagoa zelako. 1970eko hamarkadan, Rare Breeds Survival Trust-ek arraza desagertzeko zaurgarritzat jo zuen. Geroztik kopuruak apur bat igo dira,
Zaldi handia eta indartsua da, nahiz eta, gaur egun, ez den lehen bezain astuna[6]. Tradizionalki, zamaketarako erabiltzen zen, bai nekazaritzan, bai errepideko garraioan ere. Gaur egun, gurdi zaldia da nagusiki. Desfileetan edo prozesioetan ibili edo gidatu daiteke; batzuk danbor-zaldi gisa erabili izan ditu Household Cavalry-k, eta, Estatu Batuetan, Anheuser-Busch garagardotegiak zortziko talde parekatua erabiltzen du publizitaterako[6].