Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a - ibidem, 2021eko irailaren 16a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua izan zen. Sinclair Research konpainiaren sortzailea izan zen, honen produkturik ezagunena ZX Spectrum mini-ordenagailua izan zelarik, 1980ko hamarkadaren hasieran informatika etxeetara iristeko funtsezko produktu bat gertatu zena[1].
Clive Sinclair | |
---|---|
Clive Sinclair 1992an. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clive Marles Sinclair |
Jaiotza | Richmond, 1940ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2021eko irailaren 16a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Highgate School (en) St George's College Weybridge (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, ingeniaria, asmatzailea eta informatikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Mensa |
Biografia
1960an hasita, hainbat enpresa sortu zituen, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan ziren. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan ziharduen, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.
Erreferentziak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.