Climax (2018ko filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Climax 2018ko Gaspar Noé argentinar zinema zuzendariak idatzitako, ko-editatutako eta zuzendutako beldur psikologikoko film dramatikoa da. Belgika eta Frantzia arteko ko-ekoizpena, pelikularen argudioa 1996ko neguan gertatzen da, eraikin bakar baten barruan, eta 24 aktore eta dantzari azaltzen dira, entsaio osteko after-party bat ospatzen ari diren dantza-talde frantziar baten papera antzeztuz. Gauzak txarrera jotzen dute, guztiek harrituta eta galduta gelditzen direnean.
Climax (2018ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Climax |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Belgika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, beldurrezko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gaspar Noé |
Gidoigilea(k) | Gaspar Noé |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Gaspar Noé |
Argazki-zuzendaria | Benoît Debie (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
a24films.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Pelikula aipagarria da bere estilo eta produkzioarengatik, soilik 4 asteko pre-produkzioa izanda eta era kronologiko batean grabatuta bakarrik 15 egunetan: Nahiz eta Noek istorioaren premisa pentsatu, pelikularen gehiena entsaiatu gabe egin zen eta momentuko inprobisazioarekin grabatu zen, non aktoreei ez zuten aurrez alde finkatutako dialogorik, eta askatasun handiarekin jarraitu zezaketen istorioa eta pertsonaiak. Climax-ek gainera edizioko eta zinematografiako aukera bitxiak ditu, plano luze askorekin, bata 42 minutuetara ailegatzen dena. Pelikularen aktoreen gehiengoa dantzariak dira, Boutella eta Souheilaz aparte.
Climax 2018-ko maiatzaren 10ean estreinatu zen, Zuzendarien Asteburuaren atalean, 2018ko Cannes-eko Zinema Jaialdian. Bertan, Art Cinema Saria irabazi zuen. Zinematan estreinatu zen 2018ko irailaren 19an Frantzian eta 2018ko azaroaren 21ean Belgikan. Pelikulak kritika onak lortu zituen, goraipamen askorekin bere zuzendaritza, zinematografia, soinu banda, koreografia eta aktoreen lanagatik, baina batzuek pelikularen biolentzia eta hauteman ahal den istorioaren faltagatik.