![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Sheinbaum_Abril_2024.jpg/640px-Sheinbaum_Abril_2024.jpg&w=640&q=50)
Claudia Sheinbaum
mexikar politikaria, zientzialaria eta akademikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Claudia Sheinbaum Pardo (Mexiko Hiria, 1962ko ekainaren 24 - ) mexikar politikaria, zientzialaria eta akademikoa da.[1] Morena alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.[2] 2018ko abenduaren 5etik 2023ko ekainaren 16ra bitarte Mexiko Hiriko gobernuburua izan zen, kargu hori eduki zuen lehenengo emakumea.[3][4][5] Lehenago, 2000 eta 2006 bitartean, Barruti Federaleko Ingurumeneko idazkaria izan zen, eta 2015etik 2017ra bitarte Tlalpaneko delegazioko arduraduna.[6] Xochitl Gálvez eta Jorge Máynez aurkariak 2024ko hauteskunde federaletan garaitu ondoren, Sheinbaum ofizialki bere herrialdeko presidente hautetsi bihurtu zen ekainaren 2an, eta garaipen hori lortu zuen lehen emakumea izan zen,[7] boto gehien jaso zituen hautagaia eta herrialdearen historian judutar jatorria izan zuen lehena.[8]
2023ko irailaren 6an, Morena alderdiaren barne-prozesuaren irabazle iragarri zuten, eta, hala, 2024ko federazio-hauteskundeetarako alderdi bereko presidente izendatu zuten.[9]
2024ko ekainean %59,03 boto-emaitzarekin irabazi zituen hauteskundeak Mexikon eta Ipar Amerikako historiako lehen emakume presidentea bihurtu zen, hauteskundeetarako 97 milioi pertsona baino gehiago deituta zeuden hauteskundeen ondoren, %60 inguruk eman zuen botoa. Exekutiboaren buru izango da sei urtez. Hasiera batean faboritoa zen Andrés Manuel López Obradorren (AMLO) gobernu-lerroarekin jarraitu zuen. Haren aurkariak, Xóchitl Gálvez (%27,9 Mexikoko Fortaleza eta Corazón koalizioa) eta Jorge Álvarez Máynez (%10,4 Hiritar Mugimendua) izang ziren.[10]