fisikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Claude Cohen-Tannoudji (Konstantina, Aljeria, 1933ko apirilaren 1a) frantziar fisikaria da. Parisko ENS (École Normale Supérieure) delakoan egin zituen ikasketak, Alfred Kastler (1966an Fisikako Nobel Saria irabazi zuena) eta Jean Brossel irakasle zituela. Cohen-Tannoudjik 1962an eskuratu zuen fisikako doktoregoa, Parisko ENSn. 1964tik 1973ra Parisko Unibertsitateko irakasle izan zen. Cohen-Tannoudjiren ikerkuntza-lana beste bi fisikarik aurrez egindako ikerketen argitan ulertu behar da. 1985ean, Steven Chu doktoreak atomoen lastertasuna 4.000 km/ordukoa izatetik 1 km/ordukoa izateraino mantsotzea lortu zuen, eta era horretan askoz hobeto aztertu ahal izan ziren. Atomoen tenperatura, bestalde, gradu baten 240 milioirenekoa izateraino jaitsi zuen, zero absolutuaren gainetik. William Phillipsek, bere aldetik, atomoak oraindik gehiago hoztea lortu zuen: gradu baten 40 milioirenera, zero absolutuaren gainetik. Cohen-Tannoudjik eta bere taldeak, berriz, 1995ean, laser-teknikak erabiliz, gradu baten 0,2 milioireneraino jaitsi zuten atomoen tenperatura, zero absolutuaren gainetik, eta lastertasuna bi zentimetro segundokoa izateraino moteldu zuten. Cohen-Tannoudjiren laser-teknikei esker egindako erloju atomikoak ordu arte egindako erlojurik doienak izan ziren. Oso ospetsua da, halaber, frantses fisikariak quantumen mekanikaz argitaratutako lana, mundu guztiko ikasleek erabili baitute.[1] 1997an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Steven Chu eta William Phillipsekin batera.
Claude Cohen-Tannoudji | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantina, 1933ko apirilaren 1a (91 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Parisko Unibertsitatea Lycée Émir Abdelkader (en) Parisko Zientzien Fakultatea École de Physique des Houches (en) |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Tesi zuzendaria | Alfred Kastler Pierre Daure |
Doktorego ikaslea(k) | Serge Haroche Jean Dalibard (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Collège de France 2004) Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1973) Parisko Unibertsitatea Parisko Zientzien Fakultatea 1970) Kastler–Brossel Laboratory (en) Leidengo Unibertsitatea (1988 - 1988) Leidengo Unibertsitatea (1988ko urtarrilaren 6a - 1988ko uztailaren 1a) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Linzeen Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Errusiar Akademia Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Brazilian Academy of Sciences (en) Ameriketako Fisika Elkartea European Academy of Science, Arts and Letters (en) Academia Europaea (en) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.