politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Clara Campoamor Rodríguez (Madril, 1888ko otsailaren 12a – Lausana, 1972ko apirilaren 30a) politikaria, abokatua eta idazlea izan zen. Gainera, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia izan zen Espainian. Berari eta beste hainbat politikariri esker, 1931n emakumeen botoa Errepublikar Konstituzioan sartzea lortu zen.[1] Gainera, Katalunian katalana hizkuntza koofiziala izatearen kontra bozkatu zuen. Espainiatik ihes egin behar izan zuen Gerra Zibilaren erruz eta Suitzan hil zen erbesteratua.
Clara Campoamor | |||
---|---|---|---|
(1930) | |||
1931ko uztailaren 4a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Madril (probintzia) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1888ko otsailaren 12a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Lausana, 1972ko apirilaren 30a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, abokatua, idazlea, legelaria eta sufragista | ||
Kidetza | Asociación Española de Mujeres Universitarias (en) Fédération internationale des femmes des carrières juridiques (mul) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Acción Republicana Partido Republicano Radical | ||
1888an jaio zen Madrilen. Ama jostuna zen eta aita kontularia egunkari batean. Bikoteak beste bi seme izan zituen baina Ignaciok bakarrik biziraun. Geroago, Ignaciok Bigarren Errepublikan parte-hartu zuen politikari bezala ere.
10 urte zituela, bere aita hil egin zen. Horrek bere ikasketak uztera eraman zuen eta jostun, telefonozain, saltzaile, etb bezala egin behar izan zuen lan familia mantendu ahal izateko. 1909an oposizioak atera zituen Gobernazio Ministerioko Telegrafoen kidego osagarriko bigarren klaseko emakumezko laguntzaile bezala. Pare bat hilabete egon zen Zaragozan eta gero lau urte Donostian. 1914ean plaza bat irabazi zuen Instrukzio Publikoko Ministerioan, oposizioz lehen postuarekin. Horrek Madrilera itzultzea ahalbideratu zuen eta bertan takigrafia eta mekanografiazko irakasle bihurtu zen Emakume Helduen Eskolan.
1924ean zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–, Errepublika berriaren konstituzioa idazten lagundu zuen eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen partaide aktiboa izan zen. Kataluniako Estatutuaren eztabaidetan, lurralde horretan katalana bertako hizkuntza koofiziala izatearen kontra bozkatu zuen, baita Espainiako lehen hezkuntzan gaztelania irakastea nahitaezko egitearen alde ere[2].
1937an erbestera joan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta Monsó Riu familiaren panteoian lurperatu zuten, amabitxia zenez.
Arazoak arazo eta tirabirak tirabira, emakumeen sufragismoak azkar izan zuen arrakasta herrialde anglosaxoietan. Herrialde horietan erdi mailako klasea boteretsua zen, eta ideal demokratikoak oso sendotuta zeuden. 1918an, Britainia Handian 30 urtetik gorako emakumeei boto eskubidea eman zitzaien, eta 1928an 21 urtetik gorakoei, gizonei bezala. Estatu Batuetan 1920an eman zitzaien emakumeei boto eskubidea.
Hala ere, mugimendu feministak gizarte garapen txikiagoko herrialdeetan arrakasta izateak luze jo zuen. Espainian, Concepción Arenalek sustatu zuen feminismoa, XIX. mendean. 1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen. Garai hartako elite intelektualeko emakumeek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean. 1931n, Espainiako Bigarren Errepublikaren Konstituzioak emakumearen boto eskubidea ezarri arte, haien eskaerek ez zuten arrakasta izan.
« | Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta baldin eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez iezaguzue arrazoitzat aipa izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utz iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan. (…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau pentsatzeak mundu zibilizatuko orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunera. Uste dut hau izango dela emakumearen sufragio eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz entzun ahal izango da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onar beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna. | » |
—Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria, 1931ko irailaren 1eko saioa. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.