From Wikipedia, the free encyclopedia
Christoph Willibald Gluck (Erasbach, Berching hiritik hurbil, Alemania, 1714ko uztailaren 2a - Viena, Austria, 1787ko azaroaren 15a) alemaniar musikaria izan zen.
Christoph Willibald Gluck | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erasbach, 1714ko uztailaren 2a | ||
Herrialdea | Bohemiako Erresuma Austriako artxidukerria | ||
Bizilekua | Paris Viena | ||
Lehen hizkuntza | txekiera alemana frantsesa | ||
Heriotza | Viena, 1787ko azaroaren 15a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria Anna Bergin (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pragako Karolen Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | txekiera alemana frantsesa italiera | ||
Irakaslea(k) | Giovanni Battista Sammartini | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria | ||
Lantokia(k) | Praga Milan Viena eta Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Mugimendua | klasizismoa | ||
Genero artistikoa | opera musika klasikoa balleta | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
|
Pragan egin zituen musikako ikasketak; Vienan osatu zituen, eta ondoren, Milanen Sammartinirekin ikasi zuen (1736). Italiako operaren moldeak oinarri hartuta, 1741etik 1752ra, bere lehen obra dramatikoak Europako hiri askotan antzeztu zituen. Vienara itzulita (1752), gorteko kapera-maisu izendatua izan zen (1754). Durazzo kondeak eskaturik, garai hartako opera komiko frantsesak egokitu zituen, baina opera italiarrak idazteari utzi gabe (Il re pastore, Telemacco, Antigono).
Orfeo ed Euridice operarekin (1762), operaren estiloa guztiz eraberritu zuen, Raniero de Calsabigi libreto-egilearekin batera. Sotiltasuna eta naturaltasuna lortu nahirik prestatu zituen ondorengo operak ere: Alceste (1767), Paride ed Elena (1770) eta Iphigénie en Aulide (1773). Azken horrek eta Orfeo operak opera italiarraren moldeen aldekoen erantzuna ekarri zuten. Urteetan luzatu zen eztabaida hura; Gluckek, berriz ere, arrakasta izan zuen (Armide, 1777; Iphigénie en Tauride, 1778), baina oso porrot handia Echo et Narcisse operarekin (1779). Mindurik eta Parisez nazkaturik, Vienara itzuli zen (1779).
Bere 107 operaz, opera komikoz, ballet-pantomimez gainera, Gluckek 10 sinfonia, 7 sonata, flautako kontzertu bat eta 7 lieder idatzi zituen. Elizako musika ere egin zuen (De profundis, Cantata). Baina antzerki lirikoa eraberritu izanak eman zion ospe handiena. Ekintza trinkotzea eta bihotzeko hizkera lantzea ziren Gluken asmoak, musika hunkigarria sortzeko. Koruak antzinako tragedia grekoetan bezala parte hartzen du operan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.