From Wikipedia, the free encyclopedia
Christchurcheko meskitetako sarraskia Christchurch Zeelanda Berrian ondoz ondo egindako bi eraso izan ziren, 2019ko martxoaren 15ean. Ostiraleko otoitzean gertatu ziren, Al Noor Meskitan eta Linwood Islamdar Zentroan. Eskuin muturreko zuri supremazista australiar batek egindako tiroketa horretan 50 lagun hil ziren, eta gutxienez beste 50 zaurituta atera (48, zein iturrik esaten duen).[1][2]
Christchurcheko meskitetako sarraskia | |
---|---|
Mota | atentatu masa hilketa livestreamed crime (en) |
Data | 2019ko martxoaren 15a |
Kokaleku | Christchurch Canterbury eskualdea Al Noor Mosque (en) Linwood Islamic Centre (en) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Helburu | Al Noor Mosque (en) eta Linwood Islamic Centre (en) |
Kausa | Supremazismo Zuria Islamofobia |
Honen ondorioa | Arms (Prohibited Firearms, Magazines, and Parts) Amendment Act 2019 (en) |
Pertsona hilak | 51 |
Pertsona zaurituak | 40 |
Erantzule | Brenton Tarrant (gizahiltzaile) |
Arma | 2 military-style semi-automatic (en) 2 eskopeta 1 bolt-action rifle (en) Bonba-auto AR-15 style rifle (en) Mossberg 930 (en) Remington Model 870 (en) .357 Magnum (en) |
Komunikabide | |
Berrogeita bi pertsona hil ziren Al Noor-en edo gertu, eta zazpi Linwooden; beste biktima bat ospitalean hil zen. Hiru susmagarri atxilotu zituzten; gero, ordea, haietako bi aske utzi zituzten, zerikusirik ez zutelakoan.[2] Tiroketa horiek eraso terroristatzat hartu dira. Erasoon berezitasun bat da hiltzaileak GoPro bidez guztia grabatu zuela, eta zuzenean Internetera sareratu; gainera, manifestu bat idatzi eta zabaldu zuen, Anders Behring Breivikek egindako sarraskiarekin antzekotasun handiko ekintza honetan.[2]
Tiroketa horiek Featherstongo gerrako presoen aurkako 1943ko erasotik Zeelanda Berrian izandako larrienak izan ziren, orduan 49 lagun hil baitziren.[3] Zeelanda Berriko lehen tiroketa masiboa izan dira 1997ko Raurimu sarraskitik, eta Zeelanda Berriko historiako ekintza kriminal hilgarriena, 1990ko Aramoanako sarraskia gaindituz.[4][5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.