![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c0/Gallet_am%25C3%25A9nag%25C3%25A9_MHNT_Balma.jpg/640px-Gallet_am%25C3%25A9nag%25C3%25A9_MHNT_Balma.jpg&w=640&q=50)
Chopper (arkeologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chopper edo ebakigailua alde bakarretik landutako harrizko lanabesa da.[1]
- Artikulu hau artefaktu arkeologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chopper».
Ebakigailuak harrizko lanabesen forma gordinak dira eta, Behe Paleolitotik, duela 2,5 milioi urte inguruti, industria litikoetan aurkitzen dira. Louis Leakeyk 1930eko hamarkadan lehen ale ezagunak Tanzaniako Olduwaiko arroilan aurkitu zituen. Lanabesei induskatu zituzten tokiaren omenez Olduwai izena eman zitzaien. Tresna hauek duela 2,5 eta 1,2 milioi urte erabili zituzten.[2]