Chlamydomonas
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chlamydomonas lurrean eta ur gezatan bizi den protista zelulabakarra da, algen taldean sailkatzen dena. Madari baten itxura du, askotan pilota batena. Zelularen mutur batean dituen bi flageloen bidez mugitzen da.
Chlamydomonas | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Chlorophyceae |
Ordena | Volvocales |
Familia | Chlamydomonadaceae |
Generoa | Chlamydomonas |
Oso ohikoa da eguzkitan dauden urmael eta ur-putzuetan, alga guztiak bezala autotrofoa baita. Kloroplasto bakarra du, klorofila duena; honek berde kolorea ematen dio alga zelulabakar honi.
Euglenaren antzera organo fotorrezeptorea dauka, argirantz mugiarazten duena.
Fotosintesia burutzen du eta ekoizten duen glukosa almidoi moduan pilatu egiten du.
Protista hau oso erabilia izan da ikerketa zientifiko ugari burutzeko, batez ere genetika eta biologia molekularreko arloetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.