Chigi jauregia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chigi jauregia (italieraz: Palazzo Chigi) Italiako Erroma hiriburuko Colonna enparantzan kokatua dagoen jauregi bat da, Colonna rionean. Gaur egun Italiako Errepublikako Lehen ministroaren egoitza ofiziala da.
Chigi jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′04″N 12°28′47″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1580 |
Inaugurazioa | 1580 |
Jabea | Italia |
Komisarioa | House of Aldobrandini (en) |
Izenaren jatorria | House of Chigi (en) |
Erabilera | Italiako Ministro Kontseiluko Presidentzia egoitza ofiziala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giacomo della Porta |
Estiloa | Arkitektura manierista pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Colonna 370, Roma |
Webgune ofiziala | |
K.o. 193 urtean Marko Aurelioren zutabea ezarri zen. XVI mendean zutabearen inguruan sortu zen enparantzaren inguruan etxeak eraikitzen hasi ziren. Chigi jauregiaren lanak 1562 urtean hasi zituen Giacomo della Porta arkitektoak eta 1580an amaitu zituen Carlo Maderno arkitektoak. Aldobrandini familia izan zen aurreneko jabea baina 1659an Chigi familiak erosi zuen eta honen izena hartu zuen jauregiak. XVII mendean bertan liburutegi handi bat eraiki zen barruan Flavio Chigi kardinalaren liburu bilduma gordetzeko. Chigiana izena eman zitzaion eta milaka eskuizkribu baliotsu zituen, hauetariko asko Alexandro VII.a Aita Santuarenak, kardinalaren osaba zenarenak.
1878an Austria-Hungariako Inperioak Italian zuen enbaxadorearen bizilekua bihurtu zen baina 1916an, Lehen Mundu Gerra garaian, Italiako estatuak eskuratu zuen. Hasieran Kolonietako arazoen ministerioa ezarri zen bertan eta 1961etik aurrera Italiako Lehen Ministroaren egoitza da.
Bost solairutako eraikina da. Eskailera zabal batek egongela ugaritara eramaten zaitu. Giacomo della Portak diseinaturiko barne patio bat ere badu, iturri eta guzti.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.