Chelsea Manning
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chelsea Elizabeth Manning (Bradley Edward Manning jaioa, Crescent, Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1987ko abenduaren 17a) estatubatuar soldadu ohia da.
Chelsea Manning | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bradley Edward Manning |
Jaiotza | Oklahoma City, 1987ko abenduaren 17a (36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tasker-Milward V.C. School (en) Montgomery College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, informatikaria, aktibista eta intelligence analyst (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Gradua | private first class (en) soldadu |
Parte hartutako gatazkak | Irakeko Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
2010eko maiatzaren 27an atxilotu zuten Interneteko Wikileaks atariari dokumentu konfidentzialak filtratzea leporatuta. 2013an Marylandeko Fort Meade base militarrean auzitegi militar batek epaitu zuen eta 35 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Manningi.[1] 2017ko urtarrilaren 17an Barack Obama presidenteak 35 urteko espetxe zigorra aldatu zion, Manning atxilotu zuten unetik 7 urtera jaitsiz. 2017ko maiatzean atera zen aske Manning 7 urteko espetxealdia igaro ostean.[2]
Gizon jaio bazen ere, Bradley Edward Manning jaiotza-izenaz, espetxean zegoela emakumerako trantsizioa egin zuen eta Chelsea Elizabeth izena hartu zuen.