Charles-Theodore-Henri De Coster (1827ko abuztuaren 20a - 1879ko maiatzaren 7a) frantsesezko nobelagile belgikarra izan zen. Bere ahaleginek belgikar literatura nazionalaren oinarriak jarri zituzten.
Charles de Coster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles-Theodore-Henri De Coster |
Jaiotza | Munich, 1827ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Ixelles eta Brusela, 1879ko maiatzaren 7a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Ixelles Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta poeta |
Lantokia(k) | Brusela |
Kidetza | Les Vrais Amis de l'Union et du Progrès Réunis (en) Framazoneria |
|
Munichen jaio zen. Bere aita, Augustine De Coster Liejan jaioa zen. Berau, Municheko aita santuaren nuntzioaren etxean erasoa izan zen, baina laster itzuli zen Belgikara. Charles Bruselako banketxean hasi zen lanean, baina 1850ean Bruselako Unibertsitate Askean sartu zen. Bertan amaitu zituen bere ikasketak, 1855ean. Zoriontsuen elkartea izeneko talde literario txiki baten sortzaileetako bat izan zen. Talde honetako batek baino gehiagok, literatura goraipamenen batekin amaitu zuen.
De Costerrek, Revue trimestrielle izeneko aldizkarian egin zuen bere debuta olerkari gisa. Aldizkari hau, 1854an sortua izan zen. Prosan eginiko bere lehen ahaleginek Uylenspiegel izeneko egunkariaren sorreran lagundu zuten. Egunkari hau 1856an sortua izan zen. 1850 eta 1858 arteko bere idazlanak Lettres a Ehisa izenekoak, 1894an, idazlea hil eta 15 urtera, Charles Potvinek argitaratu zituen.
Montagne eta Rabelaisen ikaszale handia izan zen, eta hauekin kidetu zen frantziar XVI. mendearen bitartez. Bere modu flandriarrak adierazi zituen, eta ezin izan zuen idatzi leialki frantses modernoan. Horregatik, bere lanik onenak, hizkuntza zaharrean idatziko zituela adostu zuen. Flandriar elezaharrak 1857an idatzu zuen bere liburuaren arrakasta, Félicien Rops eta beste lagun batzuen marrazkien bidez areagotu zen. 1861ean, Brabantiar ipuinak izeneko liburua argitaratu zuen, frantses modernoan
Baina, bere idazlanik hoberena, Thyl Ulenspiegel eta Lamme Goedzaken elezaharra da, 1867an idatzitakoa. Liburu hau, XVI. mendean girotua dago, eta ertaroko elezahar batean oinarritua. Bertan, belgiar abertzaletasuna bere espresio osoan agertzen da. Eskalearen prosa epiko honen prestaketan, hamar urte eman zituen. Uylenspiegel, edo Eulenspiegel, On Kixoterekin alderatua izan da, baita Pantagruelekin ere. Till, XVI. mendeko ohiko flandriarra da, eta bere berpiztearen istorioa, arrazaren halabeharraren alegia bezala onartua izan da. Bere eta bere lagunaren narratiba erdihistorikoaren probesteak, umore biziz betea, izugarrikerien mendeku bezala, bertan aurkitzen du bere tokia. Liburu honetako marrazkiak, Rops eta beste batzuek eginak dira.
1870ean, historia orokorra eta frantziar literaturaren irakasle bihurtu zen, eskola militarrean. Bere lanak, edozein modutan, ez ziren ekonomikoko errentagarriak izan. Bere gobernuaren lanaren mendeku bezala, beti egon zen zailtasunetan, eta bihozkabeturik hil zen Ixellesen, Bruselasen, 1879ko maiatzean. Ixelles kanposantuan lurperatua izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles de Coster |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.