Charles Adolphe Wurtz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Adolphe Wurtz (Wolfisheim, 1817ko azaroaren 26a - Paris, 1884ko maiatzaren 12a) frantses kimikaria izan zen. Dumasen laguntzaile eta haren ondorengoa izan zen Medikuntzako Eskolan; Sorbonako kimika organikoko lehen katedraduna izan zen. Hidrogenoaren konposatu organikoei, hidrokarburoei eta glikolei buruzko ikerketak egin zituen. Aminak sintetizatu zituen lehena izan zen, eta bere izeneko sintesi metodoa asmatu zuen (1855). "Wurtzen sintesia" hidrokarburoak sintetizatzeko metodoa da, eta Haluro alkilikoa sodio metalikoarekin nahastean datza; nahastura horren bidez, sodio metalikoak molekularen iodoa gainerako osagaietatik bereizten du eta ioduro sodikoa lortzen da.
Datu azkarrak 183. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari, irremovable senator (en) ...
Itxi