From Wikipedia, the free encyclopedia
Champagne-Ardenne[1][2] Frantziako ipar-ekialdeko eskualdea izan zen. 2016tik Ekialde Handia eskualdeko zati da.
Champagne-Ardenne | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Châlons-en-Champagne | ||
Azalera | 25.606 | ||
Mugakideak | Borgoina, Île-de-France, Pikardia, Lorraine (en) , Franche-Comté eta Valonia | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.339.008 | ||
Dentsitatea | 52,29 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
cr-champagne-ardenne.fr |
Aube (10), Ardenak (08), Marne Garaia (52) eta Marne (51) departamenduek osatzen dute.
Prefektura Châlons-en-Champagne hirian dago, nahiz eta garrantzitsuena Reims den. Beste hiri nagusiak Troyes, Châlons-sur-Marne, Charleville-Mézières eta Chaumont dira.
Egungo Champagne-Ardennes eskualdeak Champagne (edo Xanpaina) antzinako probintziaren lurraldea hartzen du gutxi gorabehera (sartaldeko Brie izan ezik). Sartaldean Côte de l´Ile de France eskualdea dago, Aisne eta Sena ibaien artean. Reims eta Épernayko lurretan egiten da bereziki champagne ardoa, xanpaina alegia. Champagne pouilleuse izeneko eremu idor eta soila zabaltzen da erdialdean eta, ekialderago, Champagne humide delako lur eremu irazgaitza, belardiz betea. Iparraldean, Champagne-Ardennes lurraldeak Ardenetako mendien alde bat hartu du Lorrenatik (Sedan) eta Burgundiako lurraldeak (Bar-sur-Seine) hegoaldean. Lautadetako klima epela eta idor samarra da (2-18 °C; 550–700 mm); Ardenak eta Marne Garaia departamenduak, ordea, euritsuagoak (1.000-1.200 mm) eta tenperatura latzagokoak dira.
Italiaren eta Flandriaren arteko bidean egonik, egun oparoak izan zituen Champagnek Erdi Aroan Reims hiriaren inguruan; hango azokek ospe handia hartu zuten Europa osoan, eta XVII. mendetik aurrera ehungintzak (700.000 ardi 1773an) eta metalgintzak (Marne Garaiako fundizioa eta altzairuak, Charlevilleko armak) industria sendo baterako oinarriak ezarri zituzten. Horrez gainera, ustiakuntza txikietan banaturiko mahastiek sortzen zuten champagne ardoak guztiz orekatzen zuen lurraldeko ekonomia. Ehungintzaren krisiak, industria-iraultzak eta gerrek aukerarik gabe utzi zituzten herritarrak, eta jende askok alde egin zuen Champagnetik (1.266.000 biztanle 1884an eta 1.049.000 biztanle 1946an). 1968an (1.279.000 biztanle), Champagneko ekonomia bizkortzen hasi zen industriagune nagusien inguruan (Meuse ibarra, Reims, Épernay, Châlons, Troyes, Marne ibaiaren goiko arroa), eta biztanle-kopuruak ere gora egin zuen. Reims da Champagne-Ardennesko ekonomia-hiriburua. Nekazaritza eta abere-hazkuntza gero eta gehiago nagusitzen ari dira. Ardogintzak ere gorakada nabarmena izan du: 19.400 ha (% 86 ardogile txikien eskuetan, eta gainerakoa Reims eta Épernayko etxe handienetan); 122.172.000 botila champagne 1975. urtean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.