Chacoko Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Chaco, guaranieraz: Cháko Ñorairõ) Paraguairen eta Boliviaren arteko gatazka armatua izan zen, 1932ko irailetik 1935eko ekainera arte gertatutakoa, Ipar Chaco eskualdearen jabetza lortzeko asmoz. XX. mendean Hego Amerikan izandako gerrarik garrantzitsuena izan zen. Iraun zuen hiru urteetan Boliviak 250.000 soldadu erabili zituen, eta Paraguaik 150.000: anitz hildako izan ziren (60.000 boliviar eta 30.000 paraguaiar) eta zauritu, elbarritu eta desagertu ugari ere bai. Eritasun mota ugarik, fisiko zein psikologikoak, gerra zelaiaren izaera etsaituak eta ur eta elikadura on faltak hildako ugari eragin zituzten eta biziraun zuten soldaduen osasunean kalte egin, batzuen kasuan bizi osorako.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Gerrak jada berez nahiko pobreak ziren bi herrialdeen baliabide ekonomiko handiak agortu zituen. Paraguaik bere armadaren beharren zati bat gerra horretako zenbait gudutan harrapatutako gerra material ugariarekin eutsi zuen. Gerra amaitu ondoren, Espainiari saldu zizkion Espainiako Gerra Zibila zela eta.