Cephalopachus bancanus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cephalopachus bancanus edo ekialdeko tarseroa Sumatra, Borneo eta bien artean dauden beste uharte txikiago batzuetan bizi den primate tarsiformea da[1]. Aurretik Tarsius generokoa kontsideratzen zen, baina Cephalopachus generoko kide bakar bezala birsailkatua izan zen[2].
Datu azkarrak Cephalopachus bancanus, Iraute egoera ...
Cephalopachus bancanus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Tarsiidae |
Generoa | Cephalopachus |
Espeziea | Cephalopachus bancanus (Horsfield, 1821)
|
Banaketa mapa | |
Itxi
Ia tartsero guztiak bezala, gauekoa eta intsektujalea da, batzuetan ornodun txikiez elikatzen da eta oihanean bizi da.
Beste tartseroak baino handiagoa, begi handi samarrak eta belarri txikiak ditu, atzeko hankak eta esku luzeak, jauzi handiak egitea ahalbidetzen dietenak, eta buztan erlatiboki laburra. Hatzak zabalduta bukatzen dute, enbor eta adarrei gogor heltzeko.