Caryophyllaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Hosto oso eta aurkakoak dituzte. Loreek 4-5 sepalo aske dituzte, infloreszentziatan edo bakarka antolatuta daude, eta kutxatila-moduko fruitu lehor eta zabalkorra dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kariofilazeoak (Caryophyllaceae) Magnoliopsida klaseko landaren loredunen familia bat dira (belarrak eta zuhaixkak). Familia honetan krabelina sartzen da, besteak beste. 88 bat genero ditu, eta 2.000 espezie inguru.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Caryophyllaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Caryophyllaceae |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Itxi
Gehienbat landare belarkarak dira, urtekoak edo bizikorrak. Loreak, gehienetan, hermafroditak dira, erregular eta pentameroak, hau da, 5 petaloz eta 5 sepaloz osatua. Fruitua ez da mamitsua, eta kapsula edo nukula izaten da.