surflari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Caroline Sarran (Baiona 1984ko abenduaren 24a -) Lapurdiko emakumezko surflari profesional bat da. Zenbait urtez Europako txapelduna izan da, bai 18 urtetik beherakoetan bai ASP mailan.
Caroline Sarran | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Caroline Sarran 1984ko abenduaren 24a (39 urte) Baiona |
Bizilekua | Cap Berton (Landak, Okzitania) |
Altuera | 167 cm |
Pisua | 59 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2003 |
Sponsorrak | O'Neill |
Lorpen garrantzitsuenak | Europako txapeldun zenbait kategoria eta urtetan |
Egun Cap Bertonen bizi da, Jean-Sébastien Estienne bikotekide eta surflari profesionalarekin; lehenago Angelun bizi zen, Anglet Surf Clubeko kidea da eta angeluartzat jo ohi da[1].
Marc bere aita estatuko txapelduna izan zen; bera eta bere anaiak Europako snowboardaren aitzindarien artean daude, bestalde. Hori dela eta Caroline alabak surfa, snowboarda eta [skate]]a oso txikitatik deskubritu zituen, surfa sei urterekin. Angeluko Zaldunen hondartza[2] izan zen bere kutuna garai horietan eta txikienekin oso lan txukuna egiten duen Bidarteko surf klubean eman zuen izena. 12 urterekin estatuko txapelduna izan zen.
Kirolean karrera egin lezakeela hasi zen ikusten eta behin Batxilergoa amaituta hasi zen profesional gisa. Emmanuelle Joly eta Marie-Pierre Abgrallekin bere progresioa oso azkarra izan zen zirkuituan eta bere konpromiso eta indarrak inpresio handia ematen zuten.
Behin baino gehiagotan zirkuituko onenak (Layne Beachley, Keala Kennelly, Rochelle Ballard) gainditu zituen eta "arriskutsu" ospea hartu zuen. 2003 eta 2004an oso emaitza onak izan eta gero 2006an WCT zirkuitura pasatzeko hautagaien artean egon zen; hiru postu baino ez zitzaizkion falta izan.
2004an Fiji eta Angeluko konpetizioetan bosgarren postua lortu zuen, wildcard edo konbidapena erdietsi eta gero.
2005ean Europako ASPko[3] beste txapelketa bat irabazi eta gero 2006ko denboraldia oso ondo hasi zen eta harrezkero 2007an emakumezkoen munduko elitean aritzeko eskubidea ziurtatu zuen. 2008 eta 2009an WQSn aritu da.
Urtero Angelun Surf de nuit ("gaueko surfa") saio bat antolatzen da udan. 2009ko abuztuaren 14an[6] ospatutakoan Sarranek kolpe bat izan zuen uretan eta arrisku larrian egon zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.