![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/17/Campaniense.jpg/640px-Campaniense.jpg&w=640&q=50)
Campaniako zeramika
Erromatar garaiko zeramikazko baxera, paretak barnez beltzez margotuta ditu eta K.a. I. mende inguru arte egin zen / From Wikipedia, the free encyclopedia
Campaniako zeramika[1] edo berniz beltzeko zeramika deitzen zaie mahaiko Antzinako Erromatako errepublika garaian baxera gisa erabili ziren zeramika-produkzioei. Beren kalitate eta sendotasunagatik bernizaren antza duen engobe beltza dute. K.a. III. mendetik. Julio Zesarren garairaino, K.a. I. mendea, eta noizean behin Inperioaren hasieraraino.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/17/Campaniense.jpg/640px-Campaniense.jpg)
Baina Campaniako zeramika izenaz ezaguna den ontzi motak, beltzez «bernizatutako» ontzien talde konplexu bat barne hartzen du. Ontzi horien jatorria eta ekoizpen nagusiak Italian daude, eta Mendebaldeko Mediterraneoan errepublika garaiko aztarnategi gehienen fosil zuzendaria da garai horretarako[2].
"Etruriar-Campaniar" terminoa 1879an agertu zen lehen aldiz, G. F. Gamurrinik argitaratutako artikulu batean, non lehen aldiz aztertzen baitzen material hori (Gamurrini, 1879). XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan, mugarri bat gertatu zen Campaniako zeramikaren azterketan; izan ere, 1952an argitaratu zuen Nino Lamboglia ikertzaileak lehen sailkapena. Sailkapen horretan, ordura arte hainbat ikerketei esker bildutako datuen zerrendatze ordenatua egin zuen, eta, horretarako, lehen tipologia bat egin. Horrela. Campaniar Italiako ekoizpen zeramikoak A, B eta C taldetan sailkatzen ditu[3].