From Wikipedia, the free encyclopedia
Camden Town Group 1911tik 1913ra bildu zen artista postinpresionista talde bat izan zen. Artistak Walter Sickert margolariaren etxean biltzen zen, Londresko Camden Town auzoan, eta hortik zetorren izena.
1908an Frank Rutter arte kritikariak Allied Artists Association (AAA) elkartea sortu zuen; taldea Royal Academytik banandu zen, era batez, Frantzian, Société des Artistes Indépendants edo Independenteen Saloiak eragindako irizpideak jarraituz. AAAn lanak erakutsi zituzten margolari askok, gero, Camden Town Groupen hartu zuten parte.
Talde honen gainean Vincent van Gogh edo Paul Gauguin bezalako artistek eragin handia izan zuten. Camden Town Groupek margolan inpresionisten eta kubisten erakusketak antolatu zituzten Londresen eta haien eragina handia izan zen.
Tate Britain, Londresen, 2008an, taldeari erakusketa handi bat eskaini zion.
Taldeak bere barneko arauak zituen, tartean, ezin zirela hamasei baino gehiago izan eta guztiak gizonezkoak izan behar zirela.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.