![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/CC-BY-SA_icon_yellow.svg/langeu-640px-CC-BY-SA_icon_yellow.svg.png&w=640&q=50)
CC-BY-SA lizentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
CC-BY-SA lizentzia sormenezko lanak (edukiak) munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da. Konpartitzeko oztopo legalak murrizteko helburuarekin sortu zen. Creative Commons-eko (CC) lizentzietako bat da, bi atributu gehigarri hauek dituena:
- Aitortu (BY, Attribution): Edonon erabil daiteke lan hori baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti, egilea nor den esatea.[1]
- PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Lan horretan aldaketak egin daitezke eta berriro zabaldu, baina horrelakoetan lan berriak jatorrizko lizentzia berdinarekin zabaldu beharko da. Gure kasuan, dugun lana CC-BY-SA lizentzia bazuen, lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/CC-BY-SA_icon_yellow.svg/220px-CC-BY-SA_icon_yellow.svg.png)
CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea. Horrelako erabilerak ekidin nahi badira NC ezaugarria gehitu beharko da lizentzian, CC-BY-SA-NC lizentzia, adibidez.
Wikipedian dauden testu, argazki eta irudi guztiek CC-BY-SA lizentzia dute. Wikipedian ezin da gehitu lizentzia hori ez duen testu edo irudirik. CC lizentzia orokorra ez da onartzen Wikipedian, CC lizentzia orokorrak ez baitu zehazten erabilera komertziala onartzen duela.