From Wikipedia, the free encyclopedia
Béal an Daingin edota Béal a' Daingin (ingelesez Bealadangan) Irlandako mendebaldeko Galway konderriko mendebaldean dagoen herri txiki bat da, Connemara eskualdean dago, Gaeltacht eremuan.
Béal an Daingin Béal an Daingin | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria Eskualdea | Connacht Galwayko konderria Connemara |
Jatorrizko izena | Béal an Daingin |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°19′01″N 9°36′38″W |
Altuera | 1 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Irlandera nagusi da herri honetan, halere adineko zenbait jende elebakar ez beste gainontzekoak ingelesez mintzatzeko gai ere badira.
Taberna bat, posta bulegoa eta herritik pare bat miliatara oinarrizko hezkuntza eskola (Toureen) bat ere badu.
Eremu hau antzinako irlandar usadioan oparoa da. Biztanle askok antzinako legez euren etxeak neguko hilabete luzeetan zehar berotzeko zohikatza ebakitzen jarraitzen dute. Sean Nós abeslarien usadioa bizi-bizirik dirau. Bertako irlanderazko irrati katea Raidió na Gaeltachta da, eta herriko abeslari eta musikariek euren emanaldia eskaintzeko eta haiei entzuteko abagune bikaina izan ohi da.[1]
Herriaren izena béal an daingin da, "bokale segurua" esan nahi du.
Herri honetatik hurbil Leitir Móir eta An Cheathrú Rua udalerriak daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.