Buztangorri ilun
Europako buztangorri-espeziea. Arrak lumaje gris iluna du, ia beltza. Emea arrea da. Biek dute buztan gorrixka nabarmena. Inguru harritsuetan bizi da, bai eta herri eta hiri handietan ere. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) Muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, hego eta erdialdeko Europan, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Asian bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Buztangorri ilun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Eupasseres (en) |
Familia | Muscicapidae |
Generoa | Phoenicurus |
Espeziea | Phoenicurus ochruros S. G. Gmelin, 1774
|
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 25 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4,9 |
Errute denbora | 14 egun |
Arrautza | |
Itxi
Izenak dioen bezala, kolore iluneko txoria da. Burua eta bizkarra beltzak ditu eta azpialdea gris iluna da. Buztana gorri-laranja du. Emeak grisak dira erabat. 14 cm luze da eta 24 zentimetroko hego-zabalera du.
Hiri eta herrietako lorategietan eta mendialdean bizi da. Eraikinetako edo harkaitzetako zuloak baliatzen ditu belarrezko habiak ezartzeko. Intsektuak, fruituak eta haziak jaten ditu.