Burn-out sindromea, neke profesionalaren sindromea edo «erreta egotea» neke fisiko, emozional eta intelektualeko egoera da, lanbidearen eskakizunei erantzuteko gai ez izatera iritsi den langileak nabari duen estresaren ondorioz sortzen dena.[1] Berez luzaroko estresari erantzun bat da. Munduko Osasun Erakundeak 2019ko maiatzaren 25ean lanarekin lotutako gaitza gisa onartzeko asmoa adierazi zuen.[2]