Burgiko arroila
Nafarroa Garaiko arroila, Ezka ibaia zeharkatuta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Burgiko arroila Nafarroa Garaiko Pirinioak eskualdean kokatutako arroila bat da, Ezka ibaiak zeharkatutakoa. Burgi eta Obelba herrien artean dago, 3,30 kilometroko luzerarekin eta 6,20 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 600 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Belbun eta ezkerraldeko Virchen de Penya mendiak.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Burgiko arroila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 600 m |
Prominentzia | 483 m |
Mota | arroila eta naturagune babestua |
Luzera | 3,3 km |
Azalera | 6,2 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′18″N 1°01′01″W |
Mendikatea | Illongo mendilerroa Belduko mendilerroa |
Kokapena | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Itxi
Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.