Buloi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Buloi bat[1] muntatze edo mihiztatze elementu bat da, bi atalez osatua: torloju (edo hagaxka hariztatu bat) eta azkoin bat (eta batzuetan zirrindola bat). Normalean, gogortasun edo kalitate ezberdineko altzairuz edo burdinaz egiten dira. Hainbat buru mota dute, erabileraren araberakoa: hexagonalak, biribilak eta abar. Buloiaren haria metrikoa edo hazbetekoa izan daiteke.