Bruselako metroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bruselako metroa (nederlanderaz: Brusselse metro; frantsesez: Métro de Bruxelles), Belgikako Brusela hiriko garraiobide publikoa da. 1976ko irailaren 20an zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak hiru linea eta 32,2 kilometro dauzka.
2008an 136 milioi bidaiarik erabili zuten.