From Wikipedia, the free encyclopedia
Borroka greko-erromatarra[1] borrokalari batek besteari burutik gerrira bitartean soilik hel diezaiokeen borroka-mota da.[2] Ezin dira hankak erabili eta 1896ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da. Bi pertsonaren arteko buruz buruko lehiaketa da, kolperik eman gabe elkarri helduta, aurkaria lurreratu arte. Araudi bat dago jarraitu beharrekoa eta eguneratzen doana. Tapiz baten gainean egiten da lehiaketa.[3]
Borroka greko-erromatarra Antzinako Grezian sortu zen K.a 550ean. Polis ezberdinetan banatuta egon arren, polis guztiek zuten oinarri militar bat. Filosofiaren eta artearen nagusitasunarekin batera herritarren borroka garapena ere, polisaren oinarrietako bat zen. Izan ere beraien historia gudaz hornitua dago, Mediar Gerrak alde batetik, polisen arteko borroka bestetik, azkenik Mazedoniar inperioak garaitu zituen arte[4]. Borrokarako prestatzea kulturaren parte izan zen eta oinarri batzuetan finkatzen ziren. Grezian antzinako polisetan herriaren egitura 3 zatitan zegoen banatua eta domosa eraikuntza garrantzitsuenak zeuden tokia zen[argitu]; han trebatzen ziren borrokan filosofo eta aditu guztiak biltzen ziren tokian[argitu].
Antzinako borroka Pankrazio izenez ezagutzen zen, gaur egun, borroka libre profesional bezala ezagutzen da eta oinarriak eman dizkio boxeoari eta beste hainbat kiroli[erreferentzia behar]. Hondar gainean egiten zen borroka eta olioztatuak izaten ziren lehenagotik, beraien janzkeran mantua jantzita edo biluzik egiten zuten borroka. Pankraziok hainbat azpi borroka era zituen, gaur egun oraindik bizi direnak, borroka pujilista, borroka greko-erromatarra, borroka librea.
Beraz, borrokarako prest egotea garrantzitsua zen, borrokako grina, errespetua eta lehiaketa lantzen zituzten, eta ondoren Olinpiar Jokoetan erakusten zituzten. Olinpiar Jokoak Antzinako Grezian eta gaur egun ere ospatzen diren lehiaketak dira 4 urtean behin. Antzina Olinpiar Jokoetako irabazleari buruko bat ematen zitzaion erramuz eginikoa; errespetua eta estatus handia ekartzen zion jabeari. Kirol esanguratsuenak borroka eta lasterketak izan ziren.
Antzinako erromatarrek greziarrek utziak zituzten aztarnak eskuratu eta bereganatu zituzten, borrokarako erak ere barne. Greziarren antzera debekatua zuten parte hartzea[argitu] edo eta ikuslea izatea[argitu]; araua hausten zutenei heriotza zigorra ziurtatzen zitzaion.
1882ean Pierre de Coubertin Frantziarrak olinpiar jokoak berreskuratzea lortu zuen eta berriro borroka greko erromatarrak bere tokia berreskuratu zuen antzinako araudia berrituta. Gaur egun UWW (United World Wrestling) Federazioaren araupean egiten da[erreferentzia behar].
Helburua: Borrokalarien helburua aurkaria lurreratzea da, gerritik beherako gorputz zatia uikitu gabe.
Jolastokia: Borroka greko-erromatarrak 12 m-ko diametroa duen tapiz batean egiten da, non 7m-ko diametroaren barruan borroka egiten den, ondorengo metroan borroka geratzen den eta atera denaren aurkariari puntuak ematen zaizkion, eta azkenik gainontzeko 1,5 m babestutako ingurua da, borrokalariek ezin dute bertan borroka egin.
Jantziak: Borrokalari bakoitzak kolore bat hartuko du, gorria edo urdina. Jantziak homologatua izan behar du edo ofiziala borrokan parte hartzeko.
Debekatua dago:
Zerbait itsaskorra edo labaingarria igurtzea jantziari edo gorputzari.
Loturak[argitu] eramatea medikuaren esana ez bada.
Zerbait kaltegarria izan daitekeena aurkariarentzat: belarritako, eraztun edo protesiak...
Emakumezkoen kasuan bularreko eraztundunak eramatea.
Lizentzia: Lizentzia eguneratua eta erabilgarria izan behar da lehiakide batentzat, lizentzia nazioartekoa izan behar du.
Pisu eta urte bereizketak:
Urte arteko bereizpena:
U 15: 14-15 edo 13 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Kadeteak: 16-17 edo 15 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
Juniorrak: 18-20 edo 17 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
U 23: 19-23 edo 18 tutorearen eta medikuaren hitzarpean.
Nagusiak: 20 edo gehiago.
Beteranoak: 35 edo gehiago.
Pisu arteko bereizketa: (Gizonezkoak)
1- 60 kg
2- 67 kg
3- 77 kg
4- 87 kg
5- 97 kg
6- 130 kg
Pixu arteko bereizketa: (Emakumezkoak)
1- 50 kg
2- 53 kg
3- 57 kg
4- 62 kg
5- 76 kg
Hiru pertsonen artean zaintzen dute borroka. Tapizeko lehendakariak, eta bi epailek. Pertsona guztiek lehenetsitako jantzi bat eraman behar dute.
Jokozaina: Borrokaren jarraipena mantendu behar du, eta, bestalde gerlarien ongizatea zaindu.
Epaileak: Jokozainak adierazitako puntaketaren jarraipena egingo du, baita denborarena ere, eta informazio guztia arbitroari erakutsiko dio.
Tapizeko lehendakaria: Bere tapizeko borroken jarraipena egin behar du.
Pisaketa bi egunetan banatzen da. Lehenengo egunean txapelketako partaide guztiek pisaketa egiten dute. Bigarren egunean borrokatzera doazen partaideak bakarrik egiten dute pisaketa. Pisaketa egiteko medikuaren agiria behar da.
U 15 Kadeteak eta Beteranoak, 2 minutuko borrokak 30 segunduko atsedenaldiarekin.
U23 eta gorakoak, 3 minutu eta 30 segundoko atsedenarekin.
Borroka batean 8 puntuko ezberdintasuna badago borroka amaitzen da, nahiz eta denbora guztia ez igaro.
Borrokalari batek jaurtiketa bat lortzen badu borroka amaitu egiten da puntu edo eta denborak amaitu gabe egon harren.
Borrokalariei dei egiten zaie eta tapizera sartzen dira bakoitza alde batetik. Jokozainak barrura deitzen die ondoren, eta biei eskua eman eta beraien jantzi eta gorputzak aztertzen ditu denak araudia jarraitzen duela ziurtatzeko, ondoren bi borrokalariek elkarri eskua eman eta borrokari ekingo zioten jokozaianak txistua jo bezain laster.
Borroka etenaldi baten ondoren borrokalariak hasierako lekuan jarriko dira, eta borroka zutik hasiko da berriro.
Denbora amaitzea, puntu ezberdintasuna edo jaurtiketa dela eta. Jokozainak borroka amaituko du. Denbora amaitu dela adierazten duen txirrina ez badu jokozainak entzuten Tapizeko lehendakariak oihal zuri bat jaurtita jakinaraziko dio. Borroka amaitzeko txistua jo ondoren eginiko ekintzek ez dute balioko, ezta txirrina eta jokozainaren txirrinaren artean gertaturikoak ere.
Borroka amaiturikoan borrokalariek jokozainaren alboan egon behar dute epaimahaikoen aurrean emaitza jaso arte. Borrokalariek beraien jantzia kendu izango dute tapizetik kanpo daudenean, emaitza jaso ondoren epaileari aurkariari eta aurkariaren entrenatzaileari eskua emango zaio; egiten ez duenari zigorra ezarriko zaio.
Borroka bat irabazia izan daiteke honako arrazoien gaitik.
Entrenatzailea borrokatokiaren inguruan egon daiteke, segurtasun luzera bat kontuan hartuta. Ezingo du jokozainaren erabakietan parte hartu, eta ezta beraiei errespetu faltarik adierazi ere. Aurkakoa gertatzen bada, jokozainak eta tapizeko lehendakariak entrenatzailea kaleratzeko eskubidea dute.
Borroka greko-erromatarrak gorputza ezagutzan laguntzen du. Koordinazioa eta oreka mantentzearen garapenerako egokia da. Gizakia bi oinetan dabilen animalia izanik, kirol honetan dauden teknikak gizakiaren mugimenduetan daude oinarrituta egunerokotasuneko mugimenduak landuz.
Lanketa eta ariketa berberak erabil daitezke zauriren batzuen ondorioak lantzeko lokomozio eta koordinazioa berreskuratzeko eta malgutasuna lantzeko ere.
Borroka izan arren, norberarenganako sentimenduen garapenean ere lan egiten da, errespetua partaidearekiko, elkarren kirola hobetzeko asmoz konfiantza eta ausardia, zeren araututa egon arren norgehiagoka batean irabazteko grinak aurrerapausoak ematera behartzen zaitu.
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1924 Paris |
Eduard Pütsep Estonia |
Anselm Ahlfors Finlandia |
Väinö Ikonen Finlandia |
1928 Amsterdam |
Kurt Leucht Alemania |
Jindřich Maudr Txekoslovakia |
Giovanni Gozzi Italia |
1932 Los Angeles |
Jakob Brendel Alemania |
Marcello Nizzola Italia |
Louis François Frantzia |
1936 Berlin |
Márton Lőrincz Hungaria |
Egon Svensson Suedia |
Jakob Brendel Alemania |
1948 Londres |
Kurt Pettersén Suedia |
Mahmoud Hassan Egipto |
Halil Kaya Turkia |
1952 Helsinki |
Imre Hódos Hungaria |
Zakaria Chibab Libano |
Artem Teryan Sobietar Batasuna |
1956 Melbourne |
Konstantin Vyrupayev Sobietar Batasuna |
Edvin Vesterby Suedia |
Francisc Horvat Errumania |
1960 Erroma |
Oleg Karavayev Sobietar Batasuna |
Ion Cernea Errumania |
Dinko Petrov Bulgaria |
1964 Tokio |
Masamitsu Ichiguchi Japonia |
Vladlen Trostyansky Sobietar Batasuna |
Ion Cernea Errumania |
1968 Mexiko hiria |
János Varga Hungaria |
Ion Baciu Errumania |
Ivan Kochergin Sobietar Batasuna |
1972 Munich |
Rustam Kazakov Sobietar Batasuna |
Hans-Jürgen Veil Mendebaldeko Alemania |
Risto Björlin Finlandia |
1976 Montreal |
Pertti Ukkola Finlandia |
Ivan Frgić Jugoslavia |
Farhat Mustafin Sobietar Batasuna |
1980 Moscow |
Shamil Serikov Sobietar Batasuna |
Józef Lipień Polonia |
Benni Ljungbeck Suedia |
1984 Los Angeles |
Pasquale Passarelli Mendebaldeko Alemania |
Masaki Eto Japonia |
Haralambos Holidis Grezia |
1988 Seoul |
András Sike Hungaria |
Stoyan Balov Bulgaria |
Haralambos Holidis Grezia |
1992 Bartzelona |
An Han-bong Hego Korea |
Rıfat Yıldız Alemania |
Sheng Zetian Txina |
1996 Atlanta |
Yuriy Melnichenko Kazakhstan |
Dennis Hall Ameriketako Estatu Batuak |
Sheng Zetian Txina |
2000 Sydney |
Armen Nazaryan Bulgaria |
Kim In-sub Hego Korea |
Sheng Zetian Txina |
2004 Athens |
István Majoros Hungaria |
Geidar Mamedaliyev Errusia |
Artiom Kiouregkian Grezia |
2008 Beijing |
Nazyr Mankiev Errusia |
Rovshan Bayramov Azerbaijan |
Roman Amoyan Armenia |
Park Eun-chul Hego Korea | |||
2012 London |
Hamid Sourian Iran |
Rovshan Bayramov Azerbaijan |
Péter Módos Hungaria |
Mingiyan Semenov Errusia | |||
2016 Rio de Janeiro |
Ismael Borrero Kuba |
Shinobu Ota Japonia |
Stig-André Berge Norvegia |
Elmurat Tasmuradov Uzbekistan | |||
2020 Tokio |
Luis Orta Kuba |
Kenichiro Fumita Japonia |
Walihan Sailike Txina |
Sergey Emelin ROC |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London |
Enrico Porro Italia |
Nikolay Orlov Errusiar Inperioa |
Arvid Lindén Finlandia |
1912 Stockholm |
Emil Väre Finlandia |
Gustaf Malmström Suedia |
Edvin Mattiasson Suedia |
1920 Anberes |
Emil Väre Finlandia |
Taavi Tamminen Finlandia |
Frithjof Andersen Norvegia |
1924 Paris |
Oskari Friman Finlandia |
Lajos Keresztes Hungaria |
Källe Westerlund Finlandia |
1928 Amsterdam |
Lajos Keresztes Hungaria |
Eduard Sperling Alemania |
Edvard Westerlund Finlandia |
1932 Los Angeles |
Erik Malmberg Suedia |
Abraham Kurland Danimarka |
Eduard Sperling Alemania |
1936 Berlin |
Lauri Koskela Finlandia |
Josef Herda Txekoslovakia |
Voldemar Väli Estonia |
1948 London |
Gustav Freij Suedia |
Aage Eriksen Norvegia |
Károly Ferencz Hungaria |
1952 Helsinki |
Shazam Safin Sobietar Batasuna |
Gustav Freij Suedia |
Mikuláš Athanasov Txekoslovakia |
1956 Melbourne |
Kyösti Lehtonen Finlandia |
Rıza Doğan Turkia |
Gyula Tóth Hungaria |
1960 Erroma |
Avtandil Koridze Sobietar Batasuna |
Branislav Martinović Jugoslavia |
Gustav Freij Suedia |
1964 Tokio |
Kazım Ayvaz Turkia |
Valeriu Bularca Errumania |
David Gvantseladze Sobietar Batasuna |
1968 Mexiko hiria |
Muneji Munemura Japonia |
Stevan Horvat Jugoslavia |
Petros Galaktopoulos Grezia |
1972 Munich |
Shamil Khisamutdinov Sobietar Batasuna |
Stoyan Apostolov Bulgaria |
Gian-Matteo Ranzi Italia |
1976 Montreal |
Suren Nalbandyan Sobietar Batasuna |
Ștefan Rusu Errumania |
Heinz-Helmut Wehling Ekialdeko Alemania |
1980 Moscow |
Ștefan Rusu Errumania |
Andrzej Supron Polonia |
Lars-Erik Skiöld Suedia |
1984 Los Angeles |
Vlado Lisjak Jugoslavia |
Tapio Sipilä Finlandia |
James Martinez Ameriketako Estatu Batuak |
1988 Seoul |
Levon Julfalakyan Sobietar Batasuna |
Kim Sung-Moon Hego Korea |
Tapio Sipilä Finlandia |
1992 Bartzelona |
Attila Repka Hungaria |
Islam Dugushiev Talde Bateratua |
Rodney Smith Ameriketako Estatu Batuak |
1996 Atlanta |
Ryszard Wolny Polonia |
Ghani Yalouz Frantzia |
Aleksandr Tretyakov Errusia |
2000 Sydney |
Filiberto Azcuy Kuba |
Katsuhiko Nagata Japonia |
Aleksey Glushkov Errusia |
2004 Athens |
Farid Mansurov Azerbaijan |
Şeref Eroğlu Turkia |
Mkhitar Manukyan Kazakhstan |
2008 Beijing |
Steeve Guénot Frantzia |
Kanatbek Begaliev Kirgizistan |
Mikhail Siamionau Bielorrusia |
Armen Vardanyan Ukraina | |||
2012 London |
Kim Hyeon-woo Hego Korea |
Tamás Lőrincz Hungaria |
Steeve Guénot Frantzia |
Manuchar Tskhadaia Georgia | |||
2016 Rio de Janeiro |
Davor Štefanek Serbia |
Mihran Harutyunyan Armenia |
Rasul Chunayev Azerbaijan |
Shmagi Bolkvadze Georgia | |||
2020 Tokio |
Mohammad Reza Geraei Iran |
Parviz Nasibov Ukraina |
Mohamed Ibrahim El-Sayed Egipto |
Frank Stäbler Alemania |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1932 Los Angeles |
Ivar Johansson Suedia |
Väinö Kajander Finlandia |
Ercole Gallegati Italia |
1936 Berlin |
Rudolf Svedberg Suedia |
Fritz Schäfer Alemania |
Eino Virtanen Finlandia |
1948 London |
Gösta Andersson Suedia |
Miklós Szilvási Hungaria |
Henrik Hansen Danimarka |
1952 Helsinki |
Miklós Szilvási Hungaria |
Gösta Andersson Suedia |
Khalil Taha Libano |
1956 Melbourne |
Mithat Bayrak Turkia |
Vladimir Maneyev Sobietar Batasuna |
Per Berlin Suedia |
1960 Erroma |
Mithat Bayrak Turkia |
Günther Maritschnigg Alemaniako Talde Bateratua |
René Schiermeyer Frantzia |
1964 Tokio |
Anatoly Kolesov Sobietar Batasuna |
Kiril Petkov Bulgaria |
Bertil Nyström Suedia |
1968 Mexiko hiria |
Rudolf Vesper Ekialdeko Alemania |
Daniel Robin Frantzia |
Károly Bajkó Hungaria |
1972 Munich |
Vítězslav Mácha Txekoslovakia |
Petros Galaktopoulos Grezia |
Jan Karlsson Suedia |
1976 Montreal |
Anatoly Bykov Sobietar Batasuna |
Vítězslav Mácha Txekoslovakia |
Karl-Heinz Helbing Mendebaldeko Alemania |
1980 Moscow |
Ferenc Kocsis Hungaria |
Anatoly Bykov Sobietar Batasuna |
Mikko Huhtala Finlandia |
1984 Los Angeles |
Jouko Salomäki Finlandia |
Roger Tallroth Suedia |
Ștefan Rusu Errumania |
1988 Seoul |
Kim Young-nam Hego Korea |
Daulet Turlykhanov Sobietar Batasuna |
Józef Tracz Polonia |
1992 Bartzelona |
Mnatsakan Iskandaryan Talde Bateratua |
Józef Tracz Polonia |
Torbjörn Kornbakk Suedia |
1996 Atlanta |
Filiberto Azcuy Kuba |
Marko Asell Finlandia |
Józef Tracz Polonia |
2000 Sydney |
Murat Kardanov Errusia |
Matt Lindland Ameriketako Estatu Batuak |
Marko Yli-Hannuksela Finlandia |
2004 Athens |
Aleksandr Dokturishvili Uzbekistan |
Marko Yli-Hannuksela Finlandia |
Varteres Samurgashev Errusia |
2008 Beijing |
Manuchar Kvirkvelia Georgia |
Chang Yongxiang Txina |
Yavor Yanakiev Bulgaria |
Christophe Guénot Frantzia | |||
2012 London |
Roman Vlasov Errusia |
Arsen Julfalakyan Armenia |
Emin Ahmadov Azerbaijan |
Aleksandr Kazakevič Lituania | |||
2016 Rio de Janeiro |
Roman Vlasov Errusia |
Mark Madsen Danimarka |
Saeid Abdevali Iran |
Kim Hyeon-woo Hego Korea | |||
2020 Tokio |
Tamás Lőrincz Hungaria |
Akzhol Makhmudov Kirgizistan |
Rafig Huseynov Azerbaijan |
Shohei Yabiku Japonia |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London |
Frithiof Mårtensson Suedia |
Mauritz Andersson Suedia |
Anders Andersen Danimarka |
1912 Stockholm |
Claes Johanson Suedia |
Martin Klein Errusiar Inperioa |
Alfred Asikainen Finlandia |
1920 Anberes |
Carl Westergren Suedia |
Arthur Lindfors Finlandia |
Masa Perttilä Finlandia |
1924 Paris |
Edvard Westerlund Finlandia |
Arthur Lindfors Finlandia |
Roman Steinberg Estonia |
1928 Amsterdam |
Väinö Kokkinen Finlandia |
László Papp Hungaria |
Albert Kusnets Estonia |
1932 Los Angeles |
Väinö Kokkinen Finlandia |
Jean Földeák Alemania |
Axel Cadier Suedia |
1936 Berlin |
Ivar Johansson Suedia |
Ludwig Schweickert Alemania |
József Palotás Hungaria |
1948 London |
Axel Grönberg Suedia |
Muhlis Tayfur Turkia |
Ercole Gallegati Italia |
1952 Helsinki |
Axel Grönberg Suedia |
Kalervo Rauhala Finlandia |
Nikolay Belov Sobietar Batasuna |
1956 Melbourne |
Givi Kartozia Sobietar Batasuna |
Dimitar Dobrev Bulgaria |
Rune Jansson Suedia |
1960 Erroma |
Dimitar Dobrev Bulgaria |
Lothar Metz Alemaniako Talde Bateratua |
Ion Țăranu Errumania |
1964 Tokio |
Branislav Simić Jugoslavia |
Jiří Kormaník Txekoslovakia |
Lothar Metz Alemaniako Talde Bateratua |
1968 Mexiko hiria |
Lothar Metz Ekialdeko Alemania |
Valentin Oleynik Sobietar Batasuna |
Branislav Simić Jugoslavia |
1972 Munich |
Csaba Hegedűs Hungaria |
Anatoly Nazarenko Sobietar Batasuna |
Milan Nenadić Jugoslavia |
1976 Montreal |
Momir Petković Jugoslavia |
Vladimir Cheboksarov Sobietar Batasuna |
Ivan Kolev Bulgaria |
1980 Moscow |
Gennady Korban Sobietar Batasuna |
Jan Dołgowicz Polonia |
Pavel Pavlov Bulgaria |
1984 Los Angeles |
Ion Draica Errumania |
Dimitrios Thanopoulos Grezia |
Sören Claeson Suedia |
1988 Seoul |
Mikhail Mamiashvili Sobietar Batasuna |
Tibor Komáromi Hungaria |
Kim Sang-Kyu Hego Korea |
1992 Bartzelona |
Péter Farkas Hungaria |
Piotr Stępień Polonia |
Daulet Turlykhanov Talde Bateratua |
1996 Atlanta |
Hamza Yerlikaya Turkia |
Thomas Zander Alemania |
Valery Tsilent Bielorrusia |
2000 Sydney |
Hamza Yerlikaya Turkia |
Sándor Bárdosi Hungaria |
Mukhran Vakhtangadze Georgia |
2004 Athens |
Aleksey Mishin Errusia |
Ara Abrahamian Suedia |
Viachaslau Makaranka Bielorrusia |
2008 Beijing |
Andrea Minguzzi Italia |
Zoltán Fodor Hungaria |
Nazmi Avluca Turkia |
None awarded | |||
2012 London |
Alan Khugaev Errusia |
Karam Gaber Egipto |
Daniyal Gadzhiyev Kazakhstan |
Damian Janikowski Polonia | |||
2016 Rio de Janeiro |
Davit Chakvetadze Errusia |
Zhan Beleniuk Ukraina |
Javid Hamzatau Bielorrusia |
Denis Kudla Alemania | |||
2020 Tokio |
Zhan Beleniuk Ukraina |
Viktor Lőrincz Hungaria |
Denis Kudla Alemania |
Zurab Datunashvili Serbia |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1912 Stockholm |
Yrjö Saarela Finlandia |
Johan Olin Finlandia |
Søren Marinus Jensen Danimarka |
1920 Anberes |
Adolf Lindfors Finlandia |
Poul Hansen Danimarka |
Martti Nieminen Finlandia |
1924 Paris |
Henri Deglane Frantzia |
Edil Rosenqvist Finlandia |
Rajmund Badó Hungaria |
1928 Amsterdam |
Rudolf Svensson Suedia |
Hjalmar Nyström Finlandia |
Georg Gehring Alemania |
1932 Los Angeles |
Carl Westergren Suedia |
Josef Urban Txekoslovakia |
Nikolaus Hirschl Austria |
1936 Berlin |
Kristjan Palusalu Estonia |
John Nyman Suedia |
Kurt Hornfischer Alemania |
1948 London |
Ahmet Kireççi Turkia |
Tor Nilsson Suedia |
Guido Fantoni Italia |
1952 Helsinki |
Johannes Kotkas Sobietar Batasuna |
Josef Růžička Txekoslovakia |
Tauno Kovanen Finlandia |
1956 Melbourne |
Anatoly Parfyonov Sobietar Batasuna |
Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua |
Adelmo Bulgarelli Italia |
1960 Erroma |
Ivan Bogdan Sobietar Batasuna |
Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua |
Bohumil Kubát Txekoslovakia |
1964 Tokio |
István Kozma Hungaria |
Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna |
Wilfried Dietrich Alemaniako Talde Bateratua |
1968 Mexiko hiria |
István Kozma Hungaria |
Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna |
Petr Kment Txekoslovakia |
1972 Munich |
Nicolae Martinescu Errumania |
Nikolai Yakovenko Sobietar Batasuna |
Ferenc Kiss Hungaria |
1976 Montreal |
Nikolay Balboshin Sobietar Batasuna |
Kamen Goranov Bulgaria |
Andrzej Skrzydlewski Polonia |
1980 Moscow |
Georgi Raykov Bulgaria |
Roman Bierła Polonia |
Vasile Andrei Errumania |
1984 Los Angeles |
Vasile Andrei Errumania |
Greg Gibson Ameriketako Estatu Batuak |
Jožef Tertei Jugoslavia |
1988 Seoul |
Andrzej Wroński Polonia |
Gerhard Himmel Mendebaldeko Alemania |
Dennis Koslowski Ameriketako Estatu Batuak |
1992 Bartzelona |
Héctor Milián Kuba |
Dennis Koslowski Ameriketako Estatu Batuak |
Sergey Demyashkevich Talde Bateratua |
1996 Atlanta |
Andrzej Wroński Polonia |
Sergey Lishtvan Bielorrusia |
Mikael Ljungberg Suedia |
2000 Sydney |
Mikael Ljungberg Suedia |
Davyd Saldadze Ukraina |
Garrett Lowney Ameriketako Estatu Batuak |
2004 Athens |
Karam Gaber Egipto |
Ramaz Nozadze Georgia |
Mehmet Özal Turkia |
2008 Beijing |
Aslanbek Khushtov Errusia |
Mirko Englich Alemania |
Marek Švec Txekiar Errepublika |
Adam Wheeler Ameriketako Estatu Batuak | |||
2012 London |
Ghasem Rezaei Iran |
Rustam Totrov Errusia |
Artur Aleksanyan Armenia |
Jimmy Lidberg Suedia | |||
2016 Rio de Janeiro |
Artur Aleksanyan Armenia |
Yasmany Lugo Kuba |
Ghasem Rezaei Iran |
Cenk İldem Turkia | |||
2020 Tokio |
Musa Evloev ROC |
Artur Aleksanyan Armenia |
Mohammad Hadi Saravi Iran |
Tadeusz Michalik Polonia |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
1908 London |
Richárd Weisz Hungaria |
Aleksandr Petrov Errusiar Inperioa |
Søren Marinus Jensen Danimarka |
1912–1968 | not included in the Olympic program | ||
1972 Munich |
Anatoly Roshchin Sobietar Batasuna |
Aleksandar Tomov Bulgaria |
Victor Dolipschi Errumania |
1976 Montreal |
Aleksandr Kolchinsky Sobietar Batasuna |
Aleksandar Tomov Bulgaria |
Roman Codreanu Errumania |
1980 Moscow |
Aleksandr Kolchinsky Sobietar Batasuna |
Aleksandar Tomov Bulgaria |
Hassan Bechara Libano |
1984 Los Angeles |
Jeff Blatnick Ameriketako Estatu Batuak |
Refik Memišević Jugoslavia |
Victor Dolipschi Errumania |
1988 Seoul |
Aleksandr Karelin Sobietar Batasuna |
Rangel Gerovski Bulgaria |
Tomas Johansson Suedia |
1992 Bartzelona |
Aleksandr Karelin Talde Bateratua |
Tomas Johansson Suedia |
Ioan Grigoraș Errumania |
1996 Atlanta |
Aleksandr Karelin Errusia |
Matt Ghaffari Ameriketako Estatu Batuak |
Sergei Mureiko Moldavia |
2000 Sydney |
Rulon Gardner Ameriketako Estatu Batuak |
Aleksandr Karelin Errusia |
Dmitry Debelka Bielorrusia |
2004 Athens |
Khasan Baroev Errusia |
Georgiy Tsurtsumia Kazakhstan |
Rulon Gardner Ameriketako Estatu Batuak |
2008 Beijing |
Mijaín López Kuba |
Mindaugas Mizgaitis Lituania |
Yury Patrikeyev Armenia |
Yannick Szczepaniak Frantzia | |||
2012 London |
Mijaín López Kuba |
Heiki Nabi Estonia |
Johan Eurén Suedia |
Rıza Kayaalp Turkia | |||
2016 Rio de Janeiro |
Mijaín López Kuba |
Rıza Kayaalp Turkia |
Sabah Shariati Azerbaijan |
Sergey Semenov Errusia | |||
2020 Tokio |
Mijaín López Kuba |
Iakob Kajaia Georgia |
Sergey Semenov ROC |
Rıza Kayaalp Turkia |
Euskal Herrian ez da izan bereziki lanketa esanguratsurik[7]. Baina izan dira eta badira borrokalari batzuk. Gardizabal izenekoa "el Tarzan vasco" 1907-1936 artean egindako ikuskizunegatik ezaguna, baina ez zen ezer olinpikoa izan ikuskizunak soilik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.