Bonnie and Clyde (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonnie and Clyde (euskaraz Bonnie eta Clyde) 1967ko Arthur Penn estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. XX. mendearen hasierako Bonnie eta Clyde banku-lapurren bizitza eta ekintzetan oinarritua dago. Bertan, Warren Beatty, Faye Dunaway, Michael J. Pollard, Gene Hackman eta Estelle Parsons aktoreek antzeztu zuten.
Datu azkarrak Bonnie and Clyde (filma), Jatorria ...
Itxi
Filma honek 10 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 2 irabaziz: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Estelle Parsons) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Burnett Guffey).