![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/USS_McNulty_%2528DDE-581%2529_sunk_as_target_with_FAE_1972.jpg/640px-USS_McNulty_%2528DDE-581%2529_sunk_as_target_with_FAE_1972.jpg&w=640&q=50)
Bonba termobariko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bonba termobarikoak,[1][2] huts-bonbak,[1][2] edo, orokorrean, arma termobarikoak,[3] –aerosol-bonba edo aire-erregaiko lehergai (FAE, ingeleseko fuel-air explosivetik) ere deituak–[4] inguruko airearen oxigenoa tenperatura altuko leherketa bat sortzeko erabiltzen duen lehergai mota bat dira. FAE lehergaiak, halaber, arma termobariko mota ezagunenetako bat da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/USS_McNulty_%28DDE-581%29_sunk_as_target_with_FAE_1972.jpg/320px-USS_McNulty_%28DDE-581%29_sunk_as_target_with_FAE_1972.jpg)
Ohiko lehergai gehienak erregai-oxidatzaile moduko aurre-nahasketa bat dira; hala nola, bolbora beltzaren kasuan, %25eko erregai eta %75eko oxidatzailez osaturik dagoena, edo deskonposizio-motako lehergaiak –RDXaren kasu–. Arma termobarikoak, bestalde, ia %100an erregaia dira eta, ondorioz, pisu bereko ohiko lehergai kondentsatuak baino askoz energetikoagoak dira.[5] Oxigeno atmosferikoarekiko menpekotasunak ur azpian erabiltzeko desegokiak egiten dituen arren, altuera handian eta baldintza meteorologiko txarretan, askoz ere suntsitzaileagoak dira lubaki, tunel, bunker eta kobazuloen aurka erabiltzen direnean.
Hasierako karga leherkorra bere helburua jotzean lehertu egiten da, bonba-edukiontzia irekiz eta erregai-nahasketa hodei moduan sakabanatuz.[6] Arma termobariko baten ohiko hedatze-uhinak lehergai kondentsatu konbentzional batenak baino dezente gehiago irauten du.
Arma termobariko mota asko esku-jaurtitzaileetan jar daitezke, bai eta hegazkinetatik ere jaurti daitezke.[7]