From Wikipedia, the free encyclopedia
Bolumena magnitude fisiko bat da, objektu batek espazio fisikoaren hiru dimentsioetan betetzen duen lekua adierazten duena, edo espazioaren beraren parte baten tamaina ordezkatzen duena.
Likidoak edo gasak gordetzeko objektuen kasuan, bolumen kontzeptuarekin erlazionaturik dagoen beste magnitude bat definitu ohi da praktikan, edukiera deritzona, objektuaren barnean gorde daitekeen likido edo gasaren bolumena adierazten duena. Izan ere, botila, katilu edo ontzi baten kasuan interesatzen zaigun magnitudea ez da ontziaren bolumena, barruan gorde daitekeen likidoarena baizik. Horixe da, hain zuzen, ontziaren edukiera.
Bolumena magnitude eskalarra da; hortaz, zenbaki bakar batez adierazten da. Baina dimentsioak ditu. Izatez, oinarrizko magnitudea den luzeratik eratorritako magnitude bat da, espazio euklidearreko hiru norabideen (luzera, zabalera eta altuera) biderketa eginez lortzen dena; horregatik, bolumenaren dimentsio-ekuazioa da.
Bestalde, magnitude estentsiboa da; alegia, sistema fisiko baten bolumena bere parteen bolumenen batura da. Dena den, ez da magnitude aljebraikoak, ez baitago bolumen negatiborik.
Nazioarteko SI sistemako bolumen-unitatea metro kubikoa da, sinboloaz adierazten dena. Ontzien edukiera neurtzeko, askotan litro unitatea erabiltzen da, sinboloa duena, edo baliokidea dena, Litroaren eta metro kubikoaren arteko erlazioa honakoa da:
Bestelako unitateak ere erabiltzen dira eguneroko bizitzan. Batetik, litroaren azpimultiploak: dezilitroa , zentilitroa eta mililitroa .
Bestetik, lurralde anglosaxoi batzuetan ohitura dute bestelako unitatean erabiltzeko. Edariekin, esate baterako, pinta (sinboloa da) erabiltzen dute, baina unitate horrek balio desberdinak ditu Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan Autoetarako erregaien kasuan AEBn galoi izeneko neurria hartzen dute unitatetzat Eta munduan zeharreko merkataritzan petrolio-kupela erabiltzen da ( gutxi gorabehera).
Bolumen fisikoa neurtzeko batzuetan unitate txantiloi bereziak erabiltzen dira, bereziki likidoak edo gai xehe lehorrak neurtzeko (aleak, harkoskorrak...).
Matematikan, bereziki geometria euklidestarrean, objektu geometriko baten bolumena kalkulatzeko, planokideak ez diren hiru bektorek osaturiko oinarrizko paralelepipedoaren bolumena kalkulatzen da, eta horretarako, hiru bektore horien biderketa mistoa eginez lortzen da. Esate baterako, alboko irudiko paralelepipedoaren bolumenak balio hau du:Beraz, paralelepipedoaren bolumenaren balioa hiru bektoreen osagaiekin osaturiko determinantearena da.
Kalkulu integralaren bidez, koordenatu kartesiarrak erabiliz gero, honelaxe lor daiteke espazioko eskualdea betetzen duen edozein formatako gorputz geometrikoen bolumena:
Koordenatu zilindrikoak erabiliz gero, hauxe da formula:
Eta koordenatu esferikoetan:
Prisma eta zilindroen bolumena kalkulatzeko formula orokorra da, non oinarriko aurpegiko azalera den eta altuera; formula horrek berdin balio du prisma edo zilindroa zuzena den ala ez. Bereziki,
Piramide eta konoen formula orokorra da.
Biraketa-kono zirkularraren kasuan honelaxe idatz daiteke:
Geometria euklidearrean osa daitezkeen bost poliedro erregularrei Platonen solidoak edo solido platonikoak deritze. Poliedro horien aurpegi guztiak poligono erregularrak dira, forma eta tamaina berekoak. Bost poliedro platoniko baino ez daude: tetraedro erregularra (lau aurpegiak triangelu ekilateroak dira), hexaedro erregularra (sei aurpegi karratu; kuboa ere esaten zaio), oktaedro erregularra (zortzi triangelu ekilatero), dodekaedro erregularra (hamabi pentagono erregular), ikosaedro erregularra (hogei triangelu ekilatero). Alboko taulan agertzen dira poliedro horiek, bakoitzaren bolumenaz eta irudiaz osaturik
Poliedro erregularra | Bolumena kalkulatzeko formula | Irudia |
tetraedroa | ||
hexaedroa | ||
oktaedroa | ||
dodekaedroa | ||
ikosaedroa |
non sinboloa urrezko zenbakia den |
Gorputz baten dentsitatea masaren eta zati dentsitatearen arteko zatidura da:
Hortaz, hiru magnitude horien arteko erlazioa bi era hauetara ere idatz daiteke:
Batzuetan bolumenaren alderantzizko magnitudea erabiltzen da, bolumen espezifikoa, alegia. Honelaxe definitzen da:
eta material baten masa-unitateak betetzen duen bolumena adierazten du. Material bakoitzaren ezaugarria da, masa-kantitateaz menpekotasunik gabea; izan ere, magnitude intentsiboa da.
Fisika Orokorra, UEU, 2003, ISBN 84-8438-045-9
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.