Blagoevgrad probintzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Blagoevgrad probintzia (bulgarieraz: област Благоевград, oblast Blagoevgrad edo Благоевградска област, Blagoevgradska oblast), Piringo Mazedonia eta Ekialdeko Mazedonia[1] ere deitua, hego-mendebaldeko Bulgariako oblasta da, hegoaldean Grezia eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublika dituena. 6.449,5 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 323.522 biztanle zituen[2]. Bulgariako hirugarren probintziarik handiena da, Burgas eta Sofiaren ondotik. Hiriburua Blagoevgrad da.
Blagoevgrad probintzia | ||
---|---|---|
Bulgaria | ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | Благоевград Blagoevgrad | |
Herrialdea | Bulgaria | |
ISO 3166-2 | BG-01 | |
Hiriburua | Blagoevgrad | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 41°45′N 23°15′E | |
Azalera | 6.449,47 km² | |
Mugakideak | Kiustendil probintzia, Sofia probintzia, Pazardzhik probintzia eta Smolian probintzia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 288.161 (2022ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | 44,68 bizt/km² | |
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua | |
Matrikula | E | |
bl.government.bg |
Iparraldean, Kiustendil eta Sofia probintziekin du muga, ekialdean Pazardzhik probintziarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin.
Erliebe askotarikoa dago. Mendiguneetan, Rila, Pirin eta Rodopeak dira aipatzekoak; haranetan daude, ostera, lurraldeko herrigune nagusiak, Struma eta Mesta ibaien ibarretan. Lurraldeko ibai-garraio nagusia ere ibar horietan zehar egiten da.
Klimari dagokionez, kontinentala eta mediterraneoa dago lurraldean. Baliabide natural nagusiak egurra, ikatza, marmola eta granitoa dira. Lurraldearen %52 inguru basoak dira, eta nekazaritzako soroak %38.
Udalerri hauek daude Blagoevgrad probintzian:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.