Bizarra mozte
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizarra mozte, bizarra egite edo bizarra kentze labana edo antzeko tresna bat erabiliz bizarra, bibote (hedaduraz, edozein giza ile) moztea da. Mendebaldeko kulturan, gizonek sarritan aurpegi-ileak kentzeko egiten dute eta emakumeek (eta baita gizonek ere) noizbehinka hanka eta besapeko ileak mozteko.
Bi motakoak izan daiteke:
- lehorrekoa, bizar-makina erabiliz.
- hezekoa, bizar-aitzur, krema eta brotxa erabiliz.