From Wikipedia, the free encyclopedia
Besapea edo galtzarbea giza gorputzeko zati bat da, besoen goialde eta barnealdearen eta bularraren artean dagoena. Bertan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan ilea hazten da nerabezaroan. Zenbait kulturetako emakumeek besapeko ile hori moztu egiten dute, ez baitago batere ongi ikusia. Gizonen artean, berriz, gaizki ikusia dago besapeetan ilerik ez izatea, zenbait kulturetan horrek gizontasun falta adierazten baitu. Arrazoi beragatik, munduaren zati handi batean ez da besapeko ilearen mozketa bultzatzen gizonezkoetan nerabezarotik aurrera, ile hau agertzen den garaia dena.
Besapea | |
---|---|
Besape inguruko muskuluak. | |
Xehetasunak | |
Konponenteak | larruazala ilea |
Hona drenatzen du | zain axilarra axillary lymph node (en) |
Arteria | Besapeko arteria |
Zaina | Besapeko zain |
Identifikadoreak | |
Latinez | Axilla |
MeSH | A01.378.800.090 |
TA | A01.1.00.021 |
FMA | 24864 |
Terminologia anatomikoa |
Besapeek ohi usain txarra metatzeko ohitura dute izerdiaren ondorioz, usai hori murrizteko, aldatzeko edo eragozteko mekanismoak daudelarik, asepsia eta usain-kengarriak kasu.
Besapeak edukitzaile bat eta eduki bat du. Bere edukitzailea gunea mugatzen duten hormek osatzen dute (giharrak) eta eduki nagusia besapeko arteria, besapeko zaina eta plexu brakialaren enbor sekundarioak dira.
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.