Bisk
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bisk (errusieraz Бийск[1]) Errusiako Altai Kraiko hiria da. 1989ko erroldaren arabera, 233.238 biztanle zituen; 2002an, 218.562; eta 2010ean, 210.115 ziren. Horrek adierazten du bere biztanleriaren % 10 galdu duela, gutxi gorabehera, Berlingo harresia erori zenetik, nahiz eta kraiko bigarren hiririk populatuena izaten jarraitzen duen, Barnaul hiriburuaren ondoren, hain justu. Bisken, Biya eta Katun ibaiek bat egiten dute, Ob ibai handia osatuz, Errusiako bigarren luzeena (Jenisei ibaiaren ondoren) eta munduko zazpigarren luzeena.
Bisk Бийск | |||
---|---|---|---|
giza kokalekua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako kraiak | Altai kraia | ||
Hiri okruga | Biysk Urban Okrug | ||
Alkatea | Q29865032 | ||
Jatorrizko izena | Бийск | ||
Posta kodea | 659300 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°31′N 85°10′E | ||
Azalera | 291,67 km² | ||
Altuera | 180 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 183.852 (2021) 183.852 (2024)/(2023)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1970)/(1967)/(1959)/(1956)/(1939)/(1931)/(1926)/(1920)/(1914)/(1897)/(1856)/(1782)/(1709) | ||
Dentsitatea | 630 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1709 | ||
Telefono aurrizkia | 3854 | ||
Ordu eremua | UTC+07:00 eta Krasnoiarskeko ordua | ||
biysk22.ru |
Bisk Siberiako hego-mendebaldean dago, Biya ibaian, Katun ibaiarekin bat egiten duen lekutik oso gertu. Hiria Altai mendilerroen ate bezala hartzen da bere posizio geografikoa dela eta, mendi horietatik ez oso urrun. Txuiski trakt errepidea, Mongoliako mugatik oso gertu pasatzen dena, Bisken hasten da.
Hiria 1709an sortu zen gotorleku gisa, Pedro I. Handia Errusiako enperadorearen aginduz, baina urtebete inguru geroago, tribu nomada batek erre zuen, eta, 1718an, berreraiki behar izan zuten. Pixkanaka-pixkanaka, base militar gisa zuen eginkizuna galduz, merkataritza gune garrantzitsu bihurtu zen 1782an.
Hiriko industria azkar hazi zen, batez ere Bigarren Mundu Gerran mendebaldeko Sobietar Batasunetik lantegi batzuk lekuz aldatu ondoren. Geroago, hiria armamentua garatzeko eta ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta, oraindik ere, industriagune garrantzitsua da.
Biskek tren geltokia du; Biya ibaian, portua, eta Bisk-eko aireportuak zerbitzatzen du. Novosibirsk-Bisk-Taxanta autobide federalak hiria zeharkatzen du.
Bisk hezkuntza eta kultura zentroa da; irakasleen unibertsitatea, institutu teknikoa eta beste hainbat hezkuntza erakunde ditu, besteak beste, antzerki eskola bat (1943an sortua), tokiko tradizioen museoa, etab.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.