Frankistek ezarritako blokeoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboren itsas blokeoa Espainiako Gerra Zibilaren bitartez eman zen. Frankistek Eusko Jaurlaritzak Europatik jasotzen zuen laguntza moztu nahi zuen. Frankisten aldeko egunkariek hesiak, mina-eremuak eta era guztietako ondorio kaltegarriak iragartzen zituzten itsasoz inguratzera ausartzen zenarentzat, baina blokeo ospetsua, errealitatea baino gehiago propaganda izan zen.[1]
Bilboren itsas blokeoa | |
---|---|
Mota | Blokeo |
Honen parte da | Espainiako Gerra Zibila |
Denbora-tarte | 1937ko apirilaren 6a - 1937ko ekainaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
1937ko apirilaren 6an, Francoren gobernuak Bilboren itsas blokeoa iragarri zuen. Britainia Handiak eta Frantziak ekimenari ez zioten aitortzarik adierazi eta soilik onartu zuten merkataritza ontzien kontrola hiru miliara. Bilbo babesten zuten kostaldeko bateriak nagusi ziren distantzia horretan, eta behin hiru miliako muga igarota merkantzia-ontziek bazekiten ez zituztela atxilotuko.
Euskadiko Itsas Armada Laguntzaileak, bere bou armatuekin, bestetik, aliatuen itsasaldia babesten zuen Royal Navyren laguntzarekin batera. Britainiar armadak ontzi korazatuak, gurutzontziak eta zenbait destruktore bidali zituen Bizkaiko Golkora, penintsulako uretan barneratzen ziren britainiar merkantzia-ontziak defendatzeko. Londresko Parlamentuak 1936an gerra-materiala bidaltzea debekatu bazuen ere, eta Londresek arazoak saihestu nahi bazituen ere, nazioarteko zuzenbidearen arabera faxisten blokeoa legez kanpokoa zen, eta, beraz, Royal Navyk Bilbo eta britainiar portuen arteko itsas trafikoa babestu behar izan zuen.
Blokeoa behin baino gehiagotan gainditu zuten Europako itsas ontziek:
Royal Navyren ontziek Bizkaiak jasaten zuen itsas blokeoa arintzen laguntzeaz gain, milaka errefuxiatu ebakuatu zituzten itsasontziak ere babestu zituzten, Bilbo erortzear zegoenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.