![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/World_marriage-equality_laws.svg/langeu-640px-World_marriage-equality_laws.svg.png&w=640&q=50)
Bikote zibil
izatezko bikote baten legeztatzea, ezkontzaren antzekoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bikote zibila, izatezko bikote legala edo elkarketa zibila bi pertsonaren arteko batasun zibilaren forma bat da, ezkontzatik bereizten dena, bikote ezkongabeei ezkontzaren eskubide eta betebehar guztiak edo zati bat eskaintzen diena, legezko aitorpena emanez.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/World_marriage-equality_laws.svg/640px-World_marriage-equality_laws.svg.png)
(Goiko koloreak nagusi dira behekoen gainean) Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza erabat onartzen da Bikote zibilak edo antzekoak onartzen dira Beste jurisdikzio batzuetan egiten denean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartzen da Beste herrialde edo estatu batzuetan egindako ezkontzengatiko egoitza-eskubideak Berdintasunezko ezkontza onartzen duen Nazioarteko Gorteko epai baten mendeko herrialdea Ez da onartzen sexu bereko pertsonen arteko bikoterik.
- Eraztunak: Eskubideak partzialki onartzen dira, banaka
Izen desberdinak hartzen ditu herrialdeko legediaren arabera. Oro har, Hego Euskal Herrian izatezko bikote erabili ohi du forma legala adierazteko[1], baina zentzu hertsian izatezko bikotea berez osatua dagoena da, bikote harreman bat, legearen arabera baliorik eduki ala ez. Ipar Euskal Herrian bikote zibil forma erabili ohi da, eta Berriaren Estilo Liburuak hori proposatzen du Frantziako elkartasun itun zibileko legediak definitutakoa adierazteko[2].