![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Bigarren_mailako_ekuazioak_Ezaugarriak.webm/640px--Bigarren_mailako_ekuazioak_Ezaugarriak.webm.jpg&w=640&q=50)
Bigarren mailako ekuazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, aldagai bakarreko bigarren mailako ekuazioa edo ekuazio koadratikoa [2], era osoan, honela adierazten den aldagai bakarreko ekuazio polinomiko bat da[3]:
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Jakindun_logoa.png/33px-Jakindun_logoa.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3c/Bouncing_ball_strobe_edit.jpg/640px-Bouncing_ball_strobe_edit.jpg)
Ekuazioa ebaztean, ezezaguna den x aldagaiaren balioa zehaztea da helburua, hau da, ekuazioaren erroak edo soluzioak ateratzea, a, b eta c zenbakizko konstanteak izanik. Konstante hauei koefiziente deritze. Definizioz, bigarren mailako ekuazioan a ≠ 0 bete behar da, bestela lehenengo mailako ekuazio bat izango bailitzateke. a=1 betetzen denean, x2+bx+c=0 ekuazioetan alegia, ekuazio koadratikoa monikoa dela esaten da [4].
Bigarren mailako ekuazio osatugabeak ere badaude [5], baina agertzen ez diren koefizienteak 0 bihurtuz aise aldatzen dira adierazpen orokorrera:
Bigarren mailako ekuazioek aplikazio zabalak dituzte zientzian, hala-nola fisikan, azeleraziozko mugimenduen aztertzeko [3].