Euskal emakume errepresaliatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Bienvenida Agirrezabala Esnaola (Tolosa, 1916 – Mutriku (Saturrarango emakumeen kartzela), 1938ko abuztuaren 28a)[1] gerra garaiko tolosar emakume errepresaliatua izan zen. Francoren tropak Tolosan sartzerakoan, ilea moztu zioten. Gero Bilbora joan zen ihesean mutil lagunarekin batera. Bilboko antzoki batean faxistek ilea nola moztu zioten erakutsi zuen, haien jokabidea erakusteko.[2] Ama eta ahizpa Bilbon zituen eta hirurak barku bat hartu zuten. Bilbotik gertu zeudela, barku faxista batek harrapatu eta atxilotu zituen (Cervera itsasontzia, agian). Donostiara eraman eta han gerra kontseilua egin zioten.
Bienvenida Agirrezabala Esnaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1916 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Saturraran, 1938ko abuztuaren 28a (21/22 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifus exantematikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Harreman marxistak zituela egotzita, epaiketa sumario azkarra egin zioten eta Saturrarango emakumeen kartzelara eraman zuten preso.[3] 1937ko urriaren 15eko sententziaren arabera, 30 urte eta egun batera kondenatu zuten. Kartzelan hil zen tifusagatik 1938ko abuztuaren 28an, izan ere, espetxeratze baldintzak hain ziren txarrak, ohikoak zirela tankera horretako eritasunak.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.