![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b3/Pecten_maximus_Pilgermuschel.jpg/640px-Pecten_maximus_Pilgermuschel.jpg&w=640&q=50)
Bieira handi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bieira handia edo erromes-maskor handia, sarri erromes-maskorra soilik, (Pecten maximus) molusku kuskubikoa da, Done Jakue bidearen ikur nagusia delako ezaguna.
Bieira handi | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Bivalvia |
Ordena | Ostreida |
Familia | Pectinidae |
Generoa | Pecten |
Espeziea | Pecten maximus (Linnaeus, 1758)
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Shell of Saint James (en) ![]() |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Kusku asimetrikoduna, erraz ezagut daiteke goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna. Ezaugarri nagusia, animaliengan oso urria, dituen begi katadioptrikoak dira[1], islaz funtzionatzen dutenak. Kuskuak bat-batean itxiz igeri egiteko gai dira (hidropropultsioa).
Sukaldaritzan oso aintzat hartua da. Frantzian, haragiaz gain, guruin genitala ere jaten da. Hau bi ataletan banatua dago: atal arra, zuria, eta atal emea, gorri laranjakara.
Bada beste espezie bat, erromes-maskor txikia (Pecten jacobaeus), Mediterraneoan baino bizi ez dena, eta erromes-maskor handiaren antza handia duena. Badirudi bien arteko alde genetikoa oso txikia dela eta koespezietzat har daitezkeela[2].
Izadian hogei urte izatera irits daiteke.