Biegonkor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Biegonkorra —ingelesez: ''flip-flop edo latch''— multibibratzaile bat da, perturbaziorik ezean 0 edo 1 egoera behar bezainbeste denboran mantentzeko gai dena.[1] Ezaugarri hau dela eta, elementu elektroniko hau oso erabilia da elektronika digitalean.
Egoera batetik besterako aldaketa, biegonkorrak dituen sarreren bidez egiten da eta sarrera hauen arabera, biegonkorrak bi taldetan sailka ditzakegu:
- Asinkronoak: kitzikapen-sarrerak soilik dituzten biegonkorrak dira eta hauen egoera, kitzikapen-sarreraren bat aldatzean eguneratzen da.
- Sinkronoak: kitzikapen-sarrerez gain, denborazko kontrol-sarrera bat (erlojua deiturikoa) duten biegonkorrak dira eta hauen egoera, denborazko kontrol-seinaleak adierazten duenean eguneratzen da.
Bestalde, biegonkorrek bi irteera izan ohi dituzte: irteera zuzena (Q) eta ezeztatua (Q’); eta hauek 0 edo 1 balioa izan dezakete, biegonkorraren egoeraren arabera.