idazle nederlandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth (Betje) Wolff, jaiotzez Elizabeth Bekker, (Vlissingen, 1738ko uztailaren 24a – Haga, 1804ko azaroaren 5a) herbeheretar eleberrigilea izan zen.
Betje Wolff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vlissingen, 1738ko uztailaren 24a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Haga, 1804ko azaroaren 5a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Ter Navolging Cemetery, Scheveningen (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Izengoitia(k) | Betje Wolff, Silviana eta Philogunes |
Betje Bekker Vlissingenen jaio zen familia kalbindar aberats batean. 1759ko azaroaren 18an, 21 urte zituela, Adriaan Wolff 52 urteko artzainarekin ezkondu zen. 1763an, lehen bilduma argitaratu zuen, Bespiegelingen over het genoegen. 1777an senarra hil ondoren, Aagje Deken idazlearekin bizi izan zen Frantzian[1]. Hortik aurrera bi emakumeek elkarrekin argitaratu zituzten lanak. Zaila da bakoitzak emandako ezaugarriak zehaztea, nahiz eta askok uste duten Betje Wolff izan zela egile nagusia, elkarrekin idatzi aurretik izandako ospe zabalagoagatik[1]. Samuel Richardsonen moldeko eleberri epistolarretan espezializatu ziren[2].
1788an Borgoinako Trévouxera joan ziren bizitzera. 1789an Wandelingen door Bourgogne argitaratu zuten. Frantziako Iraultzan hainbat arrisku jasan zituen, eta gillotinatik ihes egin zuen bere gogo presentzia handiari esker bakarrik. 1790ean Benjamin Sigismond Frossard suitzar abolizionistaren lan bai itzuli zuen. 1795ean Herbehereetara itzuli zen, eta Hagan bizi izan zen hil arte[3].
1950ean, Betje Wolffen izena duen historia eta arte apaingarrien museoa sortu zuten Beemsterren, Betje eta Adriaan Wolff bizi ziren etxean. Museoak hiru mendeko garaiko estiloetan apainduta dauden aretoak eta XVIII. mendeko lorategia ditu[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.